Lehengo “ehunen-100” foroaren helburu nagusia egitasmoaren marko partekatua adostea eta eraikitzea da, estrategikoak diren Euskal Herri osoko pertsonekin batera proiektuaren definiziorako beharrezkoak diren elementu kualitatiboak jasotzea, alegia. Horrela oinarriak finkatu eta Euskal Hezkuntza Sistemaren problematika nagusiak lankidetzan identifikatuko ditugu, etorkizuneko agertokiak identifikatzeko eta lehentasunen hurrenkera partekatua lantzeko.
Kuantitatiboki eta kualitatiboki bilgune esanguratsua biltzea nahi dugu egitasmoaren definizio partekatu zilegia bermatzeko. Horretarako, Euskal Herri osoko eremu ezberdinetako pertsona gako eta anitzak elkartuko ditugu euskal hezkuntza sistemaz hausnartzeko eta euren arteko konfiantza testuingurua eraikitzeko. Hezkuntzaz arituko gara kulturatik, arteetatik, sozio-ekonomiatik, zientzia eta teknologia esparrutik, erakundeetatik, hezkuntza-komunitatetik, administrazioetatik…
Eta hau guzti hau bereizlea izateko, gazteen inplikazioa prozesuan estrategikotzat hartzen dugu. Eusko Ikaskuntzako Gazte Agora foroetan parte hartu duten gazteak –gazte erakundeak, norbanakoak eta eragileak- agente gako gisa hartuko dute parte. Euskal Herri osoko eremu desberdinetako gazteak euren bizitza proiektua ahal bideratuko duen hezkuntza sistemaz hausnartzeko elkartzea eta euren iritzia eragiteko palanka bilakatzea ahalbideratzea nai dugu.
Foroan aplikatuko den metodologia EHUko Parte Hartuz master eta ikerketa taldearekin, Aztiker soziologia ikergunearekin eta Elhuyarrekin lankidetzan garatu da. Parte hartze metodologiaren bitartez, gogoeta eta deliberazioan oinarritzen den foroa burutuko da. Orotara 100 pertsonez osatutako taldea talde txikietan banatuko da, 7 pertsonez eta dinamizatzaile batez osatuko taldeak sortuko dira. Edukiei eta prozesuaren logikari dagokionez, proiekzio-dinamikak gauzatuko dira, ardatz tematikoetan oinarrituta.
Eztabaida hiru ardatz nagusi hauen inguruan kokatuko da:
1. Hezkuntza, aniztasuna berdintasunean
2. Hezkuntza, ezagutzaren jendartean
3. Hezkuntzaren antolamendua
Ardatz tematikoetan kokatzen laguntzeko testu eta galdera iradokitzaileak eskaintzen ditugu.
09:30
10:00
Irekiera-agurra
Ana URKIZA IBAIBARRIAGA. Eusko Ikaskuntza
Egitasmoa: aurkezpena eta proiekzioa
Mario ZUBIAGA GARATE. Eusko Ikaskuntza
Bildutakoak eta egitekoak: foroaren izaera eta azalpen metodologikoak
Beatriz AKIZU AIZPIRI. Eusko Ikaskuntza
Parte Hartuz (EHU-UPV), Aztiker soziologia ikergunea eta Elhuyarreko ordezkariak
10:20
1. Hezkuntza, aniztasuna berdintasunean
Ardatzaren aurkezpena: Maialen IDOATE PERY. Eusko Ikaskuntza11:30
11:50
2. Hezkuntzaren antolamendua
Ardatzaren aurkezpena: Gemma ZABALETA ARETA. Eusko Ikaskuntza12:50
3. Hezkuntza ezagutzaren gizartean
Ardatzaren aurkezpena: Nora SALBOTX ALEGRIA. Eusko Ikaskuntza13:50
Itxiera eta hurrengo pausuak
Beatriz AKIZU AIZPIRI. Eusko Ikaskuntza
Begoña PEDROSA LOBATO. Eusko Jaurlaritza
Mikeletegi Pasealekua, 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa |