Agenda

"Euskaragaz egizu Match", 2. saioa

Proiektuak

"Euskaragaz egizu Match", 2. saioa

Ordutegia eta data:
2023/04/26 18:00 - 20:30
Tokia:
Bilbo. BBK Kuna

Azken egun hauetan ikusi dugunez, nahiz eta gazteen artean euskararen ezagutza oraintsuko historiako altuenetakoa izan, hizkuntzaren erabilera eremu informalean gainbehera garbian eta kezkagarrian doa. Zergatik? Teoriak eta hipotesiak askotarikoak dira. 

Eusko Ikaskuntzak, BBK Kunaren babesarekin, gazte, euskaldun eta ez-euskaldun talde batekin lan egingo du, euskararekiko aurreiritzi eta estereotipoak landuz, bere ikuspegiari bira bat emateko eta hizkuntzarekiko harremana aldatzeko. 16 eta 25 urte bitarteko 20 gaztek osatutako talde batek, orekatua eta askotarikoa generoari, jatorriari eta euskararen ezagutzari dagokienez, 4 saiotan jardungo da lanketa hori egiten. 

  • Aurreiritziak apurtzen: apirilak 19
  • Zer gertatzen da gaur euskararekin?: apirilak 26
  • Eta zer gertatuko da etokizunean?: maiatzak 3
  • Goazen ekintzara! (ondorioak): maiatzak 10

Metodologia arin, parte-hartzaile eta dibertigarriak erabiliko dira esperientzia piloto honetan eta partaideek ekimen kooperatiboak diseinatzen ikasi ahal izango dute. Euskal gazteek euskara erabiltzeari buruz egun dituzten hipotesiak probatu edo ezeztatuko dira eta, gainera, Bilboko eta Bizkaiko gazteen artean ezagutza, kohesioa eta bizikidetza sustatuko da.