Agenda

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021: hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Sariak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021: hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Ordutegia eta data:
2019/03/28
Tokia:

Sari ospetsu honek, aipatutako alorretako curriculum hoberenak eta Euskal Herriaren garapenari egindako ekarpena hartzen ditu kontuan 1995etik. Hautagaitzak norberak bere izenean aurkez ditzake edo unibertsitate, zientzia eta kultur alorretako edozein erakundeek aurkez ditzakete. Epaimahaia saria ematen duten bi erakundeetako lehendakariek eta euskal alorreko unibertsitateetako ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.

Oinarriak ikusi hemen.

Bestalde, 35 urtetik beherako gazteek bultzatutako Humanitateak, Kultura, Arteak edo Gizarte Zientzien alorretako proiektu hoberena sarituko da. Epaimahaiak proposamenaren egokitasuna, berritzailea izatea, aktualitatea eta etorkizuneko proiekzioa baloratuko ditu, bai eta euskararen erabilera eta genero ikuspegia txertatzea ere. Saria 6.000 eurokoa da.

Gazte Sariaren oinarriak ikusi hemen.

Bi sarietara proposamenak onartzeko epea martxoaren 28an amaituko da.