Agenda

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzen Sariaren 2017ko deialdi irekiera

Sariak

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzen Sariaren 2017ko deialdi irekiera

Ordutegia eta data:
2017/02/01 - 2017/04/30
Tokia:

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Sariaren edizio berri bat zabaldu berri dute. Euskal Herriko kultura-garapenaren alde, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna aintzatesten du Sariak

Saria jasotzeko hautagaiak curriculuma ebaluatzeko arauak zorrotz eta objektiboki aplikatuta hautatzen dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera horren bermerik handiena da. Epaimahai horretan, Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako ordezkariak parte hartzen dute.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 30ean amaitzen da. Oinarriak honako estekan lortu daitezke.