Agenda

GizarteLab: Emozioen eta ziurgabetasunaren kudeaketa aldaketen aurrean

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

GizarteLab: Emozioen eta ziurgabetasunaren kudeaketa aldaketen aurrean

Ordutegia eta data:
2019/10/04 18:30 - 20:30/21:00
Tokia:
Udaletxeko udalbatza-aretoa (Euskal Herria plaza 1). Legazpi

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizunekoak diseinatzea da GizarteLab proiektuaren helburua.

Legazpiko bigarren saio honetan emozioen kudeaketan murgilduko dira.

Besteak beste landuko diren kontzeptuak:

  • Zer izan liteke emozionalki adimenduna den gizartea?
  • Adimen emozionalaren prozesua
  • Emozioak nola kudeatzen dira.
  • Baieztapen sendoa: Ziurtasunik ez dago jada. Ziurgabetasun- eta aldaketa-garaian bizi gara. Aldaketak ziurgabetasuna eta beldurra eragiten ditu, biak ala biak emozio indartsuak.
  • Erresilientzia zer den azaltzea
  • Automotibazioari eta erresilientziari eusteko baliabideak

`GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen´ proiektua Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera gauzatzen ari da.  Joera demografikoek dakarzkiten etorkizuneko panorama berriaren aurrean, herri zehatzetan (Aia-Orio eta Legazpi) gizarte eragile gakoak izango diren lagin batekin esperimentazio laborategiak egingo dira. Proiektuan parte hartzen dutenek, tailer desberdinen bitartez, garatu beharreko gaitasunak landu eta ondoren bakoitzaren komunitateetan erein eta zabaltzea lortzea nahi da.

Legazpin eta Aia-Orion garatzen da programa, 45-55 urte bitarteko herritarren partaidetza anitzarekin, eta 6 saioetan banatzen da. Saio bakoitzeko tailerrak 2-3 orduko iraupena dauka.

GizarteLab II. saioa - Legazpi


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz