Arabako lurraldeak giza kapitala eta kapital ekonomikoa kontzentratzeko prozesua bizi izan du, biztanleria-dentsitate txikiko eremuak sortuz. Arabako biztanleriaren % 15,9 lurraldearen % 87,6an bizi da.
Jardunaldi honek lurralde-orekaren paradigma berri baten beharraz hausnartu nahi du. Gero eta gehiago dira Arabako lurralde-aniztasunari modu orekatuan helduko dion paradigma baten beharra adierazten dutenak, bai erakunde eta instituzioen artean, bai gizarte zibilaren artean.
Arabako herriak suspertzea helburu duten prozesuek bi oinarri izan behar dituzte, gutxienez. Oinarrizko zutabea tokiko errealitate bakoitzaren parametro demografikoak, sozioekonomikoak eta azpiegiturak ezartzen dituzten baldintza objektiboek zehazten dute. Bigarren zutabea dimentsio soziopolitiko eta emozionaletik eratorritako baldintza subjektiboek osatzen dute. Herrietako bizitzak konnotazio positiboak baditu imajinario kolektiboan, balio horiek ekintza kolektiborako erreferente bihur daitezke, eta herrietako bizitzaren aldeko gizarte-talde heterogeneoen arteko jokabideak mugiaraz ditzakete.
Pandemia-egoerak sendotu egin dezake Arabako zenbait eremu birpopulatzeko antzematen hasi den joera-aldaketa. Aukera dago ordenamendutik ekonomia eredu berrietarako eta tokiko ekosistemetan integratutako eta deszentralizatutako bizimodu berrietarako trantsizioa abian jartzeko. Arabako herriek eta, oro har, landa-inguruneak zeregin nagusia izan behar dute garai berri honen lurralde-garapenean.
Jardunaldi honen helburu nagusia diskurtso- eta kontakizun-jardunbideen inguruan eztabaidatzea da, Arabako lurralde-aniztasuna eta lurralde-garapenerako paradigma berri bat planteatzen dituztenak, baita landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko harreman berriak ere.
Hauek dira helburu zehatzak:
Norentzat:
Jardunaldi hau Eusko Ikaskuntzaren Lurralde Oreka egitasmoan kokatzen da.
10:00
10:15
11:15
11:30
Moderatzaile/Errelatore: Ion MUÑOA. Eusko Ikaskuntza (eu-es)
Aritz IBAÑEZ. Mendialdea Radio
Irantzu LEKUE. Artista garaikidea
Marta MARTÍN. Noticias de Álava
Unai UGARTE. ACOA-AKE (Arabako Kontzeju Elkartea)
13:00
![]() | Herrietan eta landa eremuan bizitzearen aldeko ahotsakArabako Lurralde Historikoa | |
![]() | Lurralde-orekarako Estilo-liburuaArabako Lurralde Historikoko herrien eta aniztasunaren komunikazio-tratamendurako gida | |
![]() | Resultados de la encuesta sobre pueblo y medio ruralTerritorio Histórico de Araba | |
![]() | Análisis de discursos sobre pueblos y medio ruralTerritorio Histórico de Araba | |