Euskarari buruzko Iruñeko foro askotarikoa

Nafarroan maila dezenteko eztabaida sozialaren arazoa gertatzen da euskarari buruzko hizkuntza politiken inguruan, eta eztabaida horrek konpondu gabe iraun du denboran zehar.

Gai honi eta bere balizko irtenbideei heltzeko, ikerketa soziolinguistiko bat burutu da. Lanaren helburu orokorra nafar gizarteko euskarari buruzko adostasun eta desadostasunen oinarri diskurtsiboak argitzea izan da.

Ikerketa honen emaitzak Euskararen inguruko adostasun sozial berrietarako azterketa soziolinguistikoa Nafarroan txostenean argitaratuak izan dira

Eremu tematikoak
Euskararen etorkizuna
Kategoria
Hausnarketa
Egoera
Bukatuta
Denboraldia
2016-01-01-2018-12-31

 

Sarrera

Xabier Erizek soziolinguista nafarrak zuzendu du Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Ikaskuntzak sustatutako proiektu hau.

Ikerketa ekimen berritzaile eta asmo handikoa izan da, bai Nafarroako hizkuntza politiken alorrean, bai euskararen ikerketa soziolinguistikaren alorrean, honako arrazoi hauengatik:

  • Desberdinen arteko elkarguneen aurrekarien faltarengatik;
  • Ikertutako arazoak eta erakunde sustatzaileak duten garrantzia sozialarengatik;
  • Parte-hartzaileen ezaugarriengatik;
  • Metodologia eta prozesuarengatik;
  • Lortutako emaitzetatik; eta,
  • Etorkizunean izan ahal dituen inplikazio sozial eta hizkuntza politikakoengatik.

Proiektu honetan espresuki pertsonei eta haien hizkuntzei buruzko nahiei eta beharrei buruz hitz egitea bilatu da.

helburuak

Lanaren helburu orokorra nafar gizarteko euskarari buruzko adostasun eta desadostasunen oinarri diskurtsiboak argitzea izan da.

Berariazko bi helburu izan ditu:

  1. Nafarroako herritarrek euskararen inguruan dituzten askotariko nahiei eta beharrei erantzuteko gai izanen diren adostasun berrien proposamenak identifikatzea.
  2. Euskarari buruzko oinarrizko desadostasunak eta hurbiltzeko aukerak identifikatzea.

Nahi eta behar terminoekin, pertsonen alderdi emozionala zein irrazionala jaso nahi izan dira hizkuntzari dagokionez. Jakina, euskarari buruzko nahiak eta beharrak handiak edo oso handiak izaten ahal dira batzuengan eta urriak edo hutsalak besteengan, eta lortutako adostasunek bi alderdien oniritzia lortu beharko lukete.

Parte-hartzaileak gizartean askotariko erreferente diren 24 lagun izan dira, ikerketa honetarako espresuki hautatuak. Nafarroan publikoki oso ezagunak hizkuntza, ideologia eta politika profil guztietakoak. Lan hau gizarte osoaren isla ahalik eta lehialena izanen da.

metodologia

Ezberdinen arteko elkarganatzean oinarritzen diren antzeko azterketen aurrekari faltan, lan honetarako metodologia propioa pentsatu da.

Metodologia talde-dinamikekin egindako ikerketa soziolinguistiko kualitatibo bati dagokiona izan da, eta diskurtsoen analisiarekin eta inkesta soziolinguistikoen ustiaketarekin konbinatu da.

Ikerketa itzulketa prozesua antolatu bat izan da, fase bakoitzean ikerketaren fruitu nagusiak parte-hartzaileekin partekatuz.


emaitzak

Lortutako emaitza nagusiaren arabera, parte-hartzaileek euskarari buruzko adostasuna lortu dute oinarrizko puntu batzuetan. Honela laburbiltzen ahal dira:

  1. Erdaldunen eta euskal hiztunen arteko errespetua, “bi hizkuntzak gureak baitira”.
  2. Partekatutako hizkuntza balioen esparrua: euskara babestea eta sustatzea borondatez.
  3. Proiektuaren beraren balorazio oso positiboa, desberdinen arteko elkarrizketarako eta bat etortzerako metodologiari esker, eta etorkizunean jarraitzeko nahia.

Ikerketan agertutako edukien analisiaren emaitzak lau ataletan bildu dira:

  1. Askotariko bizipen pertsonalak euskararen inguruan.
  2. Euskara sustatzeko oinarrizko adostasunak.
  3. Desberdinen arteko horrelako elkargune pluralekin segitzeko gogoa.
  4. Oinarrizko desadostasunak, eta hurbiltzeko aukerak.

Emaitza nagusi hauen eztabaida, argitalpenaren ‘Ikerketaren ondorioak eta eztabaidak’ 3. atalean jasotzen dira. Ikerketa honen analisiak irakurtzean bi galdera agertzen dira. Erakutsi diren adostasunak finkatu eta desadostasunak deskatibatzeko, zer egin ahal daiteke? Zer egin behar litzatzeke?

Ikerketa honek ondorio sozialak eta baliagarritasuna izan ahal ditu euskarari buruzko etorkizuneko hizkuntza politikak diseinatzeko.

argitalpena

Euskararen inguruko adostasun sozial berrietarako azterketa soziolinguistikoa Nafarroan. Egilea: Xabier ERIZE.

Erakunde sustatzaileak

 

proiektu kudeatzailea: 

Josune ETXANIZ BARRIO