Gazteak Mugaz Gaindi

Gazteak Mugaz Gaindi proiektua mugaz bi aldeetako gazteeak biltzeko eremu partekatu bat da, gazteen arteko ezagutza eta bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturala sustatzea helburu duena. Horretarako, Euskal Herri osoko hogeita hamar gaztek osatuko duten talde bat eratu da, gure lurraldearen etorkizuneko agertokiak eta prototipoak diseinatzeko.

Eremu tematikoak
Etorkizuna Irudikatu
Kategoria
Hausnarketa
Egoera
Bukatuta
Denboraldia
2022-01-09-2023-07-30

 

Deskribapena

Proiektuak gazteak gaitu nahi ditu ekimen esperimentalak martxan jartzeko, beti ere gazteen ikuspuntutik abiatuta. Aurreikusitako saioetan Gizarte Berrikuntzarako GizarteLAB metodologia erabiliko da, Eusko ikaskuntzak sortua eta garatua. GizarteLAB mugaz gaindiko gazteen gaiak lantzeko erabili nahi da proiektu honetan, eta horrek ahalbideratuko gaitu egoeraren ahulguneak identifikatzera, soluzioak prototipatzera eta esperientziak eskalatzera.

Hau lortzeko asko dira erabiltzen diren teknikak: bizitzamapak, etorkizun-mapak, enpatia-mapak… Horrez gain, protopitatu azkarrak egiteko teknikak lantzen dira, partaideek gauzagarria den ekintza pilotu bat diseinatzea lortuz. Mugaz gaindiko gazteek dituzten harremanetan oinarrituta, egoeraren diagnostiko batetik ekingo diogu lanari. Honekin lan-lerroak osatuko ditugu, saioetan zehar topikoak eta aurreiritziak gainditzen lagunduko digutenak.

Hau hau lortzeko, aurreikusitako lau lan saioak hiru ataletan banatuta egongo dira:

  • Mugaz gaindiko errealitateari buruzko azterketa, topikoen identifikazioa eta desaktibatzeko estrategiak
  • Mugaz gaindiko harremanen ahultasun eta indarguneen identifikazioa eta etorkizuneko erronken definizioa
  • Identifikatutako erronkak gainditzeko estrategiak eta proposamenak

Gaiaren konplexutasunagatik eta hausnarketaren sakabanatzea saihesteko, gazteekmugaz gaindiko harremanen egoera aztertuko dute lau esparrutan:

Hizkuntza-oztopoa gainditzeko, «Xuxurlari» figura erabiliko da, aldi bereko itzulpenlana modu informalean egingo duten parte-hartzaileak egongo dira, hiru hizkuntzak menperatzen dituztenak.

Helburuak

Proeiktuaren helburu nagusia honakoa da: Mugaren bi aldeetako gazteen arteko ezagutza eta bizimodu sozial, ekonomiko eta kulturala sustatzea, Euroeskualdeko hiritartasuna ardatz nagusi hartuta.

Helburu zehatzak:

  • Euroeskualdeko lurraldeetako gazteen lankidetza eta ahalduntzea bultzatu balio partekatuak identifikatuz.
  • Euroeskualdeko lurraldeen elkar ezagutza indartu lurraldeen arteko proiektu espezifikoak identifikatuz.
  • Mugaren bi aldeetako gazteen arteko harremanak sustatu.

Helburu eratorriak:

  • Euroeskualdeko lurralde desberdinetako gazte eragile, norbanako eta erakundeen artean sare bat osatu, elkar-ezagutza indartzeko eta gazteen gabeziei aurre egin ahal izateko.
  • Gazteen arteko mugaz gaindiko lankidetza garatzea hainbat sektoretan. Euroeskualdeko lurraldeetako hizkuntzen ezagutza eta gaitasuna bultzatzea, hizkuntzen erabilera normalizatu eta orokortua izan dadin.
  • Gazteen artean kontzientzia kritikoa garatzea.
  • Euskara gure lurraldeetako aberastasunaren adierazle bilakatzen laguntzea.
  • Gazteen parte-hartzea sustatzea eremu publikoan.

dokumentazioa

Gazteak Mugaz Gaindi. Ondorio txostena  

Gazteak Mugaz Gaindi

Ondorio txostena

 

Bideoak

 

Argazkiak

Gazteak Mugaz Gaindi - Ondorioak / Conclusiones / Conclusions.

Proiektu kideak

Eusko Ikaskuntzarekin batera proiektu honetan parte hartzen duten kideen arteko lankidetza espazioak, Euskal Herriko gazteentzako baliagarriak izango diren praktika onak eta balioak partekatzeko sareak sortzeko aukera eskaintzen digu:

  • Euroeskualdea. Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa. Hiru eskualde, bi herrialde, lurralde bat. Garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako proiektuak garatzeko lankidetzarako espazio komuna da euroeskualdea; mugaz gaindi, eskualdeen artean eta Europa mailan.
  • Insup Formation. Etengabeko prestakuntzaren esparruan hezkuntza, kultura, gizarte eta lanbide-jarduerak gauzatzea helburu duen elkarte-estatutua duen Akitania Berriko organismoa da. Honako helburu hauek izango ditu: enplegurik gabe dauden pertsonen eta beste edozein prestakuntzaeskatzaileren kualifikazioa, eta enpresa-langileen sustapena edo birmoldaketa.
  • Nafarroako Gazteriaren Kontseilua. Irabazi-asmorik gabeko eta izaera autonomoko zuzenbide publikoko erakundea, azken helburua Nafarroako Foru Komunitateko gazteen ordezkaritza duena. Talde objektiboak 14 eta 30 urte bitarteko gazteak eta gazte-elkarteak dira.


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: