Hezkuntza sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen

Hezkuntzarekin lotutako zeharkako gai komunak ditugu euskal lurralde guztietan, horien inguruko gogoeta burutzea da gure bide-orri nagusia. Euskal Herria osatzen duten herrialdeak bilduko dituen balizko “hezkuntza sistema-eremu” baten oinarriak irudikatzeko bideak zedarritzen lagunduko dituenak.

Eremu tematikoak
Errealitate sozio-kulturala
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2019-01-01-2024-12-31

 

azalpena

Etorkizuneko Euskal Hezkuntza-Sistemaren inguruko herri-gogoeta gauzatzea da asmo nagusia. Horren emaitza, Euskal Herriko Hezkuntza-Sistemaren Liburu Zuria izango da. Euskal Hezkuntza Sistemak epe luzera begira beharko lukeen marko partekatua eskainiko duena, adostasun zabalak jasoz, proposamen eraldatzaileak erdiesteko baldintzak sortzeko helburuarekin.

Herri-gogoeta zabal eta partekatua burutzeko, asmo kolektiboa indartzea funtsezkoa da guretzat. Horretarako, partehartzean oinarritutako prozesua dugu martxan. Azterketa partekatuari ekingo diogu, diskurtso desberdinak bilduz, eta identifikatuko ditugun adostasun zabalak hartuko ditugu proposamenak luzatzeko printzipio gisa.

Euskal Hezkuntza Sistema singularrean deklinatzen dugu. Hezkuntzarekin lotutako zeharkako gai komunak ditugu euskal lurralde guztietan, horien inguruko gogoeta burutzea da gure bide-orri nagusia. Euskal Herria osatzen duten herrialdeak bilduko dituen balizko “hezkuntza sistema-eremu” baten oinarriak irudikatzeko bideak zedarritzen lagunduko dituenak.

Hezkuntza sistemaren kohesioak ekarriko du euskal lurralde eta jendartearen trinkotzea. Hezkuntza arloan proposamen eraldatzaileak behar ditugu eta berauek gauzatzeko baldintzak sor daitezen azterketa sakon eta partekatua burutzea ezinbestekoa da.

Euskal Herriaren kohesioa -jendarte eta lurralde kohesioa-, eta hezkuntza sistema berarena trinkotzeari begira, egingarriak izan daitezken proposamenak landu nahi ditugu, politika publikoetara eta gizarte dinamiketara ekarri daitezen baldintzak sortuz.

Herri-gogoetak hurrengo faseari heltzen dio. Abian dugun deliberazio-prozesua ezagutzaren sistematizazioan eta zorroztasun metodologikoan oinarritu dadin, jauzi kualitatibo gisa planteatu dugu ireki berri dugun fase hau.

Aurreko fasean jasotakoak hurrengo urratsen azterketaren abiapuntuzko oinarri orientatzaile gisa hartuko ditugu eta, kohesioa praktikan eraikitzen denez, etapa bakoitzeko praktikara jaitsiko gara ekimen kohesionatzaileak landu eta sistematizatzeko helburuarekin.

helburuak

Bigarren fase honetan bi helburu nagusi planteatzen ditugu, beti, Euskal Herriaren kohesioa -jendarte eta lurralde- kohesioa eta sistema beraren kohesioa trinkotzeari begira.

1. helburua: Euskara eta euskal kultura ardatz izan nahi dituen sistema baten ikuspegitik eta lurraldetasunaren zatiketa gaindituz. Berariazko etapen eztabaida ardaztuak burutuko ditugu:

  • Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa
  • Lanbide Heziketa
  • Unibertsitate eta goi mailako hezkuntza

Bilatzen dugun emaitza: Hezkuntza etapa bakoitzaren diagnostiko bateratua, non arazo nagusienak, ildo estrategikoak eta aurrera begirako urratsak markatzeko proposamen egingarriak edo egingarriak bihurtzeko baldintzak erdietsi nahi diren. Etapa bakoitzeko praktikara jaitsiko gara ekimen eta bide kohesionatzaileak landu eta sistematizatzeko helburuarekin.

2. helburua: Euskal Hezkuntza Sistema egitura sistemiko eta zirkular gisa interpretatuz, etapa guztiek osatzen duten ekosistema trinkotzeko ezinbestekoak diren egiturazko zehar-lerroen definizio partekatua eta sintonizazioa garatuko dugu. Euskal Herriko sistema-eremu osoaren kongruentzia eraikitzeko etapa desberdinen azterketak uztartu eta sintesi elkartua eta operatiboa egingo da.

metodologia

Hezkuntza etapa bakoitzeko 4 talde iraunkor osatu dira hezkuntza-etapa bakoitzaren azterketa sakona burutzeko eta proposamenak osatzeko. Taldeak hiru herrialdeetako (Ipar Euskal Herria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) aditu eta arituekin osatu dira. Taldeen lanketa hiru lan-saioetan gauzatuko da, 2024ko urtarrila eta apirila bitartean.

Garatuko dituzten analisiak eta proposamenak jendarte mailako eragile anitzen kontrastearekin osatuko dira interesa duten hezkuntza-etapari lotutako dinamika kolektiboetan txertatuz. Bi dinamika kolektibo nagusi aurreikusten dira: Abiatze-foroa (ibilbide orria eta analisirako egitura modu partekatuan definitzeko helburuarekin); Bateratze-foroa (irakurketa eta proposamen bateratuak bilatuko dira).

Tartean, bidean identifikatu daitezkeen premien arabera, hezkuntza-etapa ezberdinei zuzendutako adituen web-mintegi espezifikoak burutuko dira. Izaera irekia izango dute, eztabaida audientzia zabalei irekitzeko asmoz. Aditu-arituen analisirako erreferentziazko markoak, ezagutza zientifikoa eraikitzeko, alor ezberdinetako profesionalak proiektura hurbiltzeko eta gizarte eragileekin batera proposamenak sendotzeko bideratuko dira.

Diseinu metodologikoa eta analisia EHUko IkasGaraia: Hezkuntza, Kultura eta Garapen Iraunkorra ikerketa taldearekin lankidetzan garatuko da.

Azken emaitzak Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan, “Elkartzen gaituena: Herri ituna, Jendarte eta lurralde kohesioa”, aurkeztuko dira.

Jarraian jasotzen den irudiarekin irudikatzen da gauzatuko den ibilbidea:

etapa-taldeak

     
       

foroak

 
Abiatze foroa

Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen. Koehsioa

Ficoban (Irun) bildutako foroan hurrengo pausuetan garatuko dugun azterketa partekatua egiteko ibilbide-orria zehaztu, lan-dinamika ezarri eta analisirako egitura finkatu ziren.

     

media

Irratsaioak

  Euskal Curriculumaz gogoeta, hura sortu eta 20 urtera
Hur Gorostiaga eta Nora Salbotx
Amarauna. Euskadi Irratia
 
  Hezkuntza sistema partekatua
Beatriz Akizu, Hur Gorostiaga eta Nora Salbotx
Amarauna. Euskadi Irratia
 

Solasaldiak
 

 
     
 


Prentsan

"Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz" artikulua ondorengo medioetan ikusgai: Berria, Gara, Deia, Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa eta Argia.

2021-2023: Gauzatutakoa - tarteko txostenak

 
Orain arte gauzatutako fasea
     

PROIEKTU KUDEATZAILEA: 

Beatriz AKIZU AIZPIRI

 


Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: