Bilbao. Transformación económica: del barro al ordenador personal

Bilbok azken hamarkadetan izan dituen aldaketa handiak agertaraztea da lan honen helburua, hartarako ekonomia eta gizartearen alorreko datuek ematen duten informazioa baliatuz. Egiaztatu egin da hiri hazkundeari buruzko teoria berrienek eta horietatik ondorioztaturiko iragarpenek Bilbon gertaturikoa argitzeko balio dutela, bai eta, batez ere, metropoliaren etorkizunari begira, hazkunde eta aldaketa bide posibleak aditzera emateko ere.