Bilbo, buruturiko ekonomia aurrerapen ikusgarriak gorabehera, ez dago ongi prestaturik mundu globalizatuan lehiatzeko. Etorkizuna iluntzen duten jarrerak agerikoak dira oraino: indarkeria, beldurra, buruzagitza bere gain hartzeko inhibizioa, bizitzaren deserotizazioa. Gure Unibertsitatea, bizitza kulturala, sormenezko lana endekatzeak ongi prestaturiko gazte gehiegi behartzen ditu lana kanpoan bilatzeara.