Britaniar krisi organikoa: Brexita, Eskoziar independentzia eta demokraziaren pribatizazioa

Brexita eta Eskoziar independentzia erreferenduma azken hamarkadetan Britainia Handian jazo diren gertakaririk garrantzitsuenak izan dira. Prozesu hauek ulertzeko, 1980. hamarkadatik aurrera sustatu diren egiturazko aldaketak izango dira abiapuntua. Thathcerismoak demokraziaren pribatizaziorako eta estatismo autoritariorako joeretan inflexio puntu bat eragin zuen hurrengo urteetako ordena ekonomiko, sozial eta instituzionalaren ezaugarri nagusiak ezarriz. Nazioarteko finantza krisiaren eraginez, Britainiar sistemaren kontraesanak areagotu eta krisia sakondu egin zen. Gure aburuz, brexita eta eskoziar independentzia prozesua britainiar krisi organikoaren ondorio eta sustatzaile dira aldi berean eta bere sakoneko jatorria 80. hamarkadetako aldaketetan kokatu behar dira.
 

Brexita. Eskozia. Demokraziaren Pribatizazioa. Burujabetza. Populismoa.