Zeruko Argiatik Argiara: Ibilbide historikoa eta proiektuaren argazki eguneratua

Bere sorreraren ehungarren urteurrena denez, artikuluak aldizkariaren garrantzia historikoaren errepasoa eta proiektuaren argazki eguneratu bat eskaini nahi ditu. Honela, lehen zati batean XX. mendean zehar bizi izandako gorabehera garrantzitsuenei egingo zaie tartea, argitalpen honek euskarazko kazetaritzaren sorreran eta garapenean izandako funtsezko protagonismoa azpimarratuz. Bigarren zatian zenbait ikerketak proiektuaren azken hamarkadaren inguruan ekarritakoak jasotzen dira, aldizkari historikoaren azken aldi honen ezagutzarako zantzu gisa. Azkenik, tarteka ibilbide historikoa eta gaurko errealitatearen arteko loturak ere lantzen ditu. 

Zeruko Argia. Argia. 100 Urte.