Divulgando la cibercultura vasca. Una apuesta social

Dibulgazioa premiazkoa da euskal ziberkulturaren alor berrian ere. Ezagutu beharra dugu gure ziberkulturaren historia laburra, bai eta euskal informazioaren gizarte bat sortzea helburu duten proiektuak ere, horrek egiazko Zibereuskalherria ekarriko baitu. Bereziki, gizarte-bokazioa duten proiektuak ezagutu behar, hots, tekno-hermetismoaren arriskuak (sasi erlijio digitala) gaindituz, alternatiba bat eskaintzen dutenak, hala nola software askea. Etorkizunari begira, denok, erakundeetatik ziberintelektual kolektiboetara, esku hartuko duten aktibismo ziberkulturala dugu euskal apustua.