Divulgación científica y lugar absoluto del imaginario

Artikulu honetan, egungo munduaren irudi nahasia moldatzerakoan zientziaren dibulgazioak izan duen funtzioa argitzen saiatzen gara filosofiaren ikuspegitik. Izan ere, horretan mugitzen da gure irudimena eta horretan plantea daiteke zentzuari buruzko oinarrizko galdera gaur egun, hots, Antzinateko edo Erdi Aroko globalizazio ontoteologiko batek, ez eta zientifiko-tekniko gogor batek ere, hala nola modernoak, babesten ez gaituzten une honetan: non gaude benetan munduan gaudela diogunean?