Enrique Freijo Balsebre, Pionero de la Psicología. Pensador y Educador Vasco del Siglo XX

Lan honetan Freijo Balsebre doktorearen erretratu intelektuala, akademikoa eta zientifikoa aurkezten da. Bertan, honako gai hauek aztertzen dira: Euskal Herrian eta Espainian Psikologiako Ikasketen sorrerari eginiko funtsezko ekarpena; hainbat unibertsitatetan garaturiko irakasle-jarduera; hezkuntza- eta politika-arloko jarduera; Medikuntzari, Psikologiari eta Antropologiari eginiko ikerkuntzako ekarpena; eta mundu garaikidearen inguruko gogoeta kritikoa.