Ikerlan honen gaia euskal poeta berrien poesia (2001.etik 2011.era argitaratutakoa) da. Poeta berritzat hartuko ditugu 1975-1995 urteetan jaiotakoak, lehenengo liburua 2001.etik aurrera argitaratu dutenak eta bizpahiru poema-bilduma argitaratu dituztenak. Idazle bakoitzaren estiloa eta gaiak, eta beste literatura-generoren bat landu duten aztertuko da, baita komunikabideetan duten presentzia eta haien arteko gai edota ezaugarri komunak ere, literatura-korronte berriari buruz hitz egin daitekeen zehazteko.