59 zenbakia · 2014Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 59, 1

Argitalpen urtea:
2014
Ezaugarriak:
252 or. : ir. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016
Egileak:
Aparicio Rosilloi, Susana [et al.]

LABURPENA

RIEV 59 aldizkariaren lehen alea (2014) Tribuna sekzioan dauden sei lanekin osatzen da. Izaskun Graciak XXI. mendeko euskal poesia berriari buruzko ikerketa bat sinatu du euskaraz. Marco Ceccarellik kultura-ondarearen modu berrien inguruko gogoeta egin du eta Daniel Murielek "Kultura-ondaretik abiatutako identitateen eraikuntzan aritzen diren adituen" ingurukoa, Euskal Herriko eta Kataluniako adibideetan erreparatuz. M? Carmen Gallastegui ekonomialariak (Eusko Ikaskuntza ? Laboral Kutxa 2013 Saria) garaiotako erronka nagusietako batzuk azpimarratu ditu "Egiazko, erabilgarri eta komenigarri denaren xerka" izeneko artikuluan. Susana Apariciok "Erlijio-ordenen etxola Pirinioetan" aztertu du eta Gerardo Fernandez Juarezek XVII. mendeko Kolonbiako sorginkeria kasu bat aurkeztu du, garai hartan Zugarramurdin izandako gertaerekin alderatuz. Alea osatzeko hiru Albiste eta sei Liburu-iruzkin gaineratzen dira.