Genomaren ezegonkortasuna, minbiziaren eta zahartzapenaren arretagunean

Osotasun genomikoa hertsiki babesturik dago zelularen zaintza-mekanismoei esker, baina horien erregulazio ezak DNA molekularen kaltea, ezegonkortasun genomikoa eta zelulen asaldura patologikoa bultzatzen ditu. Ondorioz, zahartzaroa, minbizia eta beste hainbat gaixotasun garatzen dira. Berrikustapen honetan ezegonkortasun genomikoaren inguruko aurkikuntza nagusiak jorratuko ditugu; bereziki, ezegonkortasunaren eragileetan eta erantzun zelularretan zentratuko gara.
Halaber, bereizgarri horren ustiapenean oinarrituriko aurrerapenen inguruan eztabaidatuko dugu, minbizien eta beste gaixotasun batzuen tratamendura zuzendurikoak.




 

Minbizia. Zahartzaroa. Mutazioa. Ezegonkortasun genomikoa. Zelula zikloa. Onkogenea. Tumore-ezabatzailea.