Herri txikien etorkizunari auzolaneko kultura eta balio komunitarioetatik begira

Euskal Herriko landa eremuko herri txikien etorkizuneko garapena auzolaneko kulturaren eta balio komunitarioen bidetik planteatzeko hausnarketa bat aurkezten da lan honetan. Auzolaneko kultura praktika multzo, elkarlan sistema edo gizarte antolakuntza mota bat baino gehiago, tradizio luzeko pertsonaren eta kolektiboaren bizi-ikuspegi oso bat dela argudiatzen da, horrek berekin dituen balio sistema, gizarte-antolaketa eta mundu-ikuskerarekin. Oinarri horretatik abiatuta, kultura politikoari, balio sistemei, auzolanari eta herri txikiei buruz Gipuzkoako herri txikietan 2020ko irailean egindako inkesta baten emaitzak aurkezten dira.