Ustu ezin zan ganbara deitu zion Antonio Zabalak Txirritaren bertso eta pasadizoekin osatu zuen liburuari. Hustu ezin den ganbara da memoria bai indibiduala bai kolektiboa, hustu ezin den ganbara da iraganeko oroitzapenean multzoa. Kolektibitate baten oroitzapenen gordelekurik zabal oparoena ?ez bakarra? hizkuntza da. Herri baten senak sortua, herri horren emaitza aberatsenak gorde dizkigu hizkuntzak. Ikuspuntu hortatik abiaturik, herri baten hizkuntzak herriaren memorian eta etorkizunean duen zereginaz hausnartzea izango du helburu ponentziak.