La novela rosa de ambientación vasca e ideología franquista durante la Guerra Civil española

Espainiako gerran argitaratu zen euskal giroan kokaturiko eleberri arrosaren produkzioa da azterlan honen gaia. Rosa de Arámbururen Madrina de guerra (s.a.), Jorge Villarínen La enfermera de Ondárroa (1938) eta Fernando de Ayalaren ¡Milagrosa! (s.a.) aztertzen dira. Obra horietan elementu arrosa edo sentimentala eta Francoren Espainari zegokion elementu ideologikoa nola uztartzen diren erakustea da lanaren helburua, agerian jartzen direla autore horiek euskal nortasuna espainiarraren barnean fagozitatzeko erabiltzen dituzten prozedurak.