Mondragón Corporación Cooperativa "Historia de una Experiencia"

Gizakiaren eta antolaketa autonomorako duen ahalmenaren sineste sakonetik abiatuz sortu zen kooperatiben esperientzia, eta urte askotan berezko buruzagi ukaezin batek kudeatua izanik, egun toki hauta bereganatu du munduko kooperatibismoaren alorrean. Ingurune aldakorrera moldatzeko gaitasun iraunkorra da garapen hori azaltzen duten arrazoietako bat, funtsezko oinarriak mantenduz beti ere baina espresio formala proiektuaren protagonismoan ondoz ondo etorri diren belaunaldien interpretazio-giltzei egokituz.