Vasconia en la Alta Edad Media. Somera aproximación histórica

VII. eta XIII. mendeen artean, lurralde eremu desberdina adierazten duen "Vasconia" epigrafearen azpian biltzen den guztia mugarritu eta elkar erlazionatzea da artikulu honen helburua. Hala hedaduraz, nola maila politiko gorena, erresumarena, iritsi zuen lurralde bakarra denez, arreta berezia eskaintzen zaio Nafarroari. Iruñeko erresumaren sorrera ekarri zuten oinarriak aztertzen dira, eta gero nafar monarkiak Teobaldo I.arenganaino eginiko ibilbide bihurria erakusten da. Zenbait unetan batera bazebiltzen ere, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia ibilbide politiko desberdinen barna abiatu ziren. Azkenik, Iparraldeko lurraldeen bilakaera begiztatzen da.