Artikulu honetan "nazio" eta "estatu" tradiziozko kontzeptuek Europa modernoan izan duten esanahia aztertuko da, eta arraza edo hizkuntza baino legea eta historia faktore erabakigarriagoak izan direla ondorioztatuko da. Horregatik, autogobernatutako "commonwealth" edo errepublikaren, eta horren leialtasun zina jasotzen duen "estatuaren" arteko harremanean datza "nazio-estatua" sortzeko gakoa. Esperientzia onenetan, "commonwealth" errepublikaren ideia jakin bat sustatzea eta eraikitzea lortu dute.