Txostenaren hasieran, aurrekari historikoak aipatzen dira, eta Eskoziako parlamentuari eta gobernuari 1998ko Legearekin bat etorriz besterendutako eskumenak aztertzen dira. Ondoren, 2012ko Legearen bidez besterendutako eskumenen multzoa aztertzen da, eta, azkenik, 2014. urtean eginiko erreferenduma baino lehenagoko eztabaidan atera ziren gai nagusiak jorratzen dira. Horrekin batera, erreferendumaren ondorengo negoziazioak aztertzen dira, eta hausnarketa bat egiten da Eskoziako independentziari buruzko bigarren erreferenduma egiteko aukerari buruz.

Besterendutako eskumenak. Independentzia erreferenduma. Europar Batasuna. Nazio aniztasuna. Aldebiko negoziazioa. Nazioa. Estatua. Subiranotasuna.