Azterlan honi dagokion testuingurua ematen dugu hasieran, Euskal Herrian Erromak eraginiko kultura ezarpenari buruzko sarrera historiko laburra eginez. Lanaren lehen zatian, erromatarrek gure herriaren habitat eta hirigintza inguruneari ekarri berrikuntzak eta gaur arte aurkitu diren zoladura hondakinen lekukotasunak aztertzen dira. Gero, zerrenda eta deskribapen oharrak datoz, batez ere Ebroko haranean geratu diren eskultura hondakinez (gutxi) eta hilarri ugariez, bai eta etxeko zenbait tresnaren eta zeramikaren alderdi artistikoaz.