Manuel Lekuona Saria

Oinarriak

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Hautagaitzak ondoko hiru eratara aurkeztu daitezke:

  • Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren eskutik,
  • edo Kontseilu Errektoreko, gutxienez, hiru kideren bitartez,
  • edota Eusko Ikaskuntzako, gutxienez, 10 bazkideren bitartez

IRIZPIDEAK

Hauek izango dia balioespen-irizpideak:

  • Balio Unibertsala
  • Bizitzako ibilbidea
  • Ekarpen adierazgarria Euskal Gizarte eta Kulturari
  • Obraren dibulgazioa

Saria banatu gabe gera daiteke. Berdinketa izanez gero, hautagai bat baino gehiagori ex aequo emateko aukera dago.

HAUTAKETA-PROZESUA

Saria erabakitzeko bi modutara emandako botoak zenbatuko dira:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da.

2. Epaimahai Instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena. Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

LURRALDE-OREKA

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren palmaresak Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatuko dituela bermatuko du.

GENERO-OREKA

Eusko Ikaskuntzak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa duela kontuan izanik, horrela jasotzen da Estatutuen hitzaurrean, eta gertatu izan den desberdintza konpontzeko xedez, emakumezko hautagaien aurkezpena sustatuko du.

SARIA ZERTAN DATZA

Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena.

Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean, saria eman eta hurrengo urteko lehen seihilekoan.

DOKUMENTAZIOA

Hautagaitzak posta arruntez edo elektronikoaren bitartez igorri beharko dira Eusko Ikaskuntzako edozein bulegotara. Hautagaitzak behar bezala argudiatuta eta dokumentaturik aurkeztu beharko dira.

Hautagaiak ondorengo inprimakietan aurkeztu beharko dira. Ez dira onartuko beste edozein inprimakietan aurkeztutako hautagirik.

EPEAK

2017. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 25ean amaitzen da.

Partaidetza birtualaren bozketa 2017ko uztailaren 1etik uztailaren 31a arte izango da. Erabakia 2017ko udazkenean zehar jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Eusko Ikaskuntza

Miramar Jauregia. Miraconcha, 48

20007 Donostia

Tel.: 943-310855 

Fax: 943-213956

E-mail: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus 

Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus

Manuel Lekuona Saria