Mikel Ezkerro. Historialaria: Argentinako euskal kulturaren oinarria: sentimendua, prestakuntza, informazioa eta ezagutza

2014-05-07

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari



Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua

Mikel Ezkerro dugu pertsonaiarik ezagunenetakoa euskal diasporari, oro har, dagokionez eta erreferente ezinbestekoa argentinar euskal kolektibitatean. Euskal kulturaren esparruan mugitzen da duela sei hamarkadatik eta erein egin du zabal eta sakon Argentinako geografia osoan. Inork baino hobeto ezagutzen du lurralde hartako euskal diasporaren egoera eta egin dezakeen kritika ontzat hartzen zaio normalean, eskarmentuak, ezagutzak eta sentimenduak eskainitako optikatik eginda baitago.

“Ene ustez, eta kontrako iritziak errespetatuz, sentimendu eta ezagutzaren arteko desfaseak eskatzen du, euskararekin izandako estrategia eta egituraketaren antzerako zerbait. Guk kultura eragileak behar ditugu Euskal Etxeetan, batez ere geografia eta historiako lehen fasean. Zalantzarik gabe, Euskal Etxeak eta FEVA dira lan hori egin dezaketenak. Eta horri behar bezalako adorerik eskaintzen ez zaion bitartean Argentinako euskal kulturari buruzko nire diagnostikoa oso iluntzat joko nuke”.

Ezkerroren ustez, teknologia berriak (TIK) aliatu onak izan daitezke lantegi horretan eta horren aldeko apustua egiten du, baina ahaztu gabe bertakoen benetako inplikazioa dela motorerik garrantzitsuena xedea erdietsiko bada. Eta egun ematen ari den krisi ekonomiko unibertsalaren harira etorria, euskal-argentinar adituaren iritziz zenbait Euskal Etxetan erreakzio positiboak sor ditzake, irudimen eta sormena zorroztera eraman ditzakeelakoan baitago. Mikel Ezkerrok badaki —eta bere hitzaldietan garbi uzten du— diaspora eta Euskal Herriko biztanleen arteko ezagutza areagotuz gero zubia askoz sendoagoa izango litzatekeela.

“Barkaezina izango litzateke elkarri gehiago ez begiratzea. Ez ezagutza bi aldetakoa da eta errealitate gordin honi lehen bait lehen egin behar zaio aurre, elkarrizketaren bidez lehenik, plangintza serio batekin segitzeko. Elkar ezagutu eta bir-ezagutu; horixe da oinarrizkoa, estereotipo, klitxe faltsuak, aurre iritzi eta ez ulertzeak ezabatzeko, ahal den neurrian, bederen. Koordinazio baten barruan lan egin beharko genuke. Nire ustez, hutsune handi bat bete behar dugu eta zubiak eraiki behar ditugu, baita gure aldetik ere, jakina. Nire herrialde kideei dagokie ere esaera hura: sekulan ez zioten hainbestek hainbeste zor hain gutxiri”.

Eta diasporaren sentimendu euskalduna euskal kulturaren bideetatik bakarrik lortuko dela azpimarratzen du behin eta berriz Mikel Ezkerrok. Eskarmentuan eraikitako diskurtsua da berea:

“Azken kontsiderazio bat egin nahi dut. Konbentzituta nago Argentinako euskal kulturaren oinarria sentimendu, prestakuntza, informazio eta ezagutzan datzala. Eta lauak batera baletoz bide erdia eginda genuke. Egonkortu egin ahalko genuke geure konpromisoa euskal kulturarekiko eta horrela, euskal jatorriko Juan Bautista Alberdi argentinarraren pentsamendua errealitatea bilakatuko litzateke: GURE GURASOEN GAINEKO IDEIA BAT EMATEA, GARENAREN ERDIA AZALTZEA DA”.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Iñaki Dorronsoro. Eusko Ikaskuntzako presidentea: Eusko Ikaskuntzak lanari ekingo dio euskal gizartea berritzeko ideia eta proiektu garrantzitsuak sustatuz, lagun ororen arreta erakarriko dutenak alegia

 

Irakurri

Javier Diaz-Noci. Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea: Ez dugu utzi behar informazioa botere publikoen eskuetan

 

Irakurri

Antxon Aguirre Sorondo. In Memoriam: 30 urte baino gehiago erroten ikerketari eskainiak

 

Irakurri

Laura Gómez Urizar. Telebistako ekoizle eta idazlea Kaliforniako Los Angelesen: Zure ametsak jarraitu, besteengandik bereizten zaituena zer den bilatu eta ez etsi

 

Irakurri

Jexux Aizpurua. Jose Migel Barandiaran Fundazioko Patronato kidea: Barandiaranen ustez irakaskuntza zen bide bakarra euskara suspertuko bazen

 

Irakurri