Chansonnier basque

Titre original
AGOSTUAREN AMABOSTGARREN... (III)
Texte standardisé
ABUZTUAREN HAMABOSGARREN
Chansonnier
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Année de publication
1995
Editorial
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Lieu de publication
BILBAO
Lieu de compilation
Compilateur
LIZARRALDE, JOSE

TEXTE ORIGINAL

1.Agustubaren amabostgarren
Jesus Maria goizean,
Birjina Amaren debotatxo bat
Arantzazura zijoan.

2.Oinetan ere zapata gabe
abitu beltza soinian,
San Frantziskoren kordoetxo bat
gerrian iru doblian.

3.San Agustinen liburutxo bat
eskutxo bien erdian.
Pausua baratz botatzen zeban
Urtiagako gainian.

4.Ala bere ta baratzagua
San Eliaren parian.
Aingeru batek irten zioskan
San Eliaren parian.

5.Salbetarako elduko zala
Kurtzepizio gainian,
Kurtzepizio gainian eta
Birjina amaren etxian.

6.Erregu eder egin ziozkan
Birjina Amari aurrian,
Birjina Amari aurrian eta
Santiagori oinian.

7.Moroerriko katibu danak
libra zitzala aidian.
Moroerritik banator ere
neu ez naiz moro umia."