Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Gipuzkoan eta Nafarroan

Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa egitasmoa Eusko Ikaskuntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza markoan eta bestetik Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenean kokatzen da. Egitasmo honek, 2018an elkarlanean gauzatutako ekimena sakontzea bilatuko du: Gure jendea, aniztasuna eta kohesio bideak. Sakontze bide honek bi ardatz nagusi hauetan jarriko du azpimarra: bizikidetza aniztasunean eta kultura demokratikoa proiektu partekatu baterako ardatza.

Domaines thématiques
Réalité socio-culturelle
Catégorie
Recherche
État
En cours
Período
2019-01-01-2019-12-31

Helburu nagusia bizikidetzarako erreferentziazko markoa edo proiektu partekatu baterako aukerak eta tresnak eskaintzea izango da. Honetan, azpimarra berezia jarriko da euskarari buruzko jarreren diagnosian eta diskurtso berritzaileen eraiketarako aukeretan.

Galdera marko honi erantzun bidea eskaintzea nahi zaio: Inmigrazioa gertaera iraunkorra eta dugun estruktura demografikoaren eratzailea izanik, nola kudeatu aniztasuna berezko proiektu politiko gisa, etorkizuneko elementu gisa? Nola bilatu askoren arteko kontsentsuak lurralde moduan aurrera egiteko, proiektu partekatua(k) sortzeko? Proiektu partekatu horren mesederako, ze erreferentziazko markoa beharko genuke identifikazio diferenteetako gizabanakoak eta taldeak identitate kolektibo baterako elkarlanean aritzeko, edozeinek sentitu dezan bere identitate propioa garatzeko markoa dela, eta norberaren eta bere ondorengoen bizitza proiektua garatzeko markoa dela? Eta proiektu horren bidean, ze balio marko partekatua posible dugu irudikatu euskararen babeserako eta sustapenerako?

Horretarako, aurkezten den proposamenarekin aniztasunaren kudeaketa demokratikorako bide berriak “probokatzeko” prozesu soziala irekitzea nahi da eta horren sostengurako sistema adimentsu kolektiboa sortzen hastea.

Aurrekariak eta abiapuntua

Proposamenaren abiapuntu gisa, aipatutako 2018ko ibilbidean parte hartu duten Euskal Herriko lurraldeetako aditu, eragile zein herritarren multzo zabal baten gogoeta prozesuaren emaitzak izango ditugu. Gogoeta emaitza hauek aniztasuna kohesio bidean jartzeko zoru komun gisa aurkezten ditugu.

 Agenda hauek gordetzen dituzten proposamenak izango dira, beraz, ekimen honetan garatzeko oinarri gisa hartzen direnak:

  • Demokratizazioan sakondu / Gobernantza demokratiko berria: ahalduntzea eta erabakimena: Kultura demokratiko baterako ezinbestekoak diren balio edota printzipioak bultzatzea: gardentasuna, informazioa, norbanakoaren erabakimena, elkarlana, eta konpromisoa.
    • Berrikuntza soziala: kolektiboki adimenduak (ezagutza) eta ahaldunduak (demokrazia).
    • Gobernantza eredu berriak: eredu partekatuak.
    • Epe luzerako erabaki estrategikoak modu partehartzailean bideratzeko tresnen garapena.
    • Herritarren parte-hartzea sustatu eta adimen kolektiboa indartuko duen demokratizazio prozesua.
    • Herritarren ahalduntze politikak eta programak bultzatzea, hezkuntza sistemaren eta komunikabide publikoen bitartez, besteak beste.
    • Gazteen erabakimen politikoa areagotzeko tresnak.
  • Herritartasun eredu berri bati forma emateko aukera:
    • errealitate ez propioen onarpena (zilegitasun desberdinak onartzea) (aniztasuna balioan jarri).
    • norberaren eta komunitatearen ahalduntzeko tresnak (proiektu komuna garatu ahal izateko).
    • gizarte zibilaren antolaketa handitzea sistemen eraldaketarako, parte-hartze kultura berria.
    • herri sentimendu anitza proiektu komun baterako mesedean jarri.
    • Berdintasunaren balioa (Giza eskubideetarako pedagogia, diskriminazio eza).
  • Kontratu sozial berri bat sortzeko aukera: ezberdinen arteko indarrak biltzeko sinergiak, kohesio elementuak.
    • aniztasunaren kudeaketa integratzailea. komunitatea eraiki. konfiantza sareak (etorkizuneko proiektu partekatuak)
    • Aniztasuna kudeatzeko espazio berriak sortu; konfiantzazko harremanak sortzeko espazioak sortu; horretarako:
    • herritarren oniritzi aktiboa
    • Bitartekaritza sistemak (hezkuntza, komunikabideak) eta komunitatea modu aktiboan erabili.
    • herri proiektua: akordio zabalak (politiko, sozial, ekonomikoak) Proiektu kolektiboak: maila sinbolikoan eta materialean (interes komunak artikulatzeko konfiantza sareak / gobernantza eredu partekatuak…):
    • euskal komunitatearen iruditegi eta osagai komunak identifikatu.
    • aniztasuna ehuntzea identitate partekatu batean, balio komunen inguruan, euskara eta euskal kultura ardatz ditugula.
  • Birtatekaritza sistemak eztabaidan: hezkuntza sistema eta komunikabide sistema.
    • Proiektu honetan: eskola zuzendariak eta irakasleak eragileen artean eta eskola batzuk lagin.
    • Komunikabideak eragileen artean.

Helburuak

  • Bizikidetzarako erreferentziazko marko baterako (edo proiektu partekatu baterako) aukerak eta tresnak eskaintzea.
  • Euskararen babeserako eta sustapenerako diskurtso berritzaile baterako jarreren diagnosia eta balio marko partekatu baterako aukerak identifikatzea.
  • Aniztasunaren kudeaketa demokratiko baterako estrategia gidatzen lagunduko duen argumentazioa modu kolaboratiboan finkatzen laguntzea.
  • Aniztasunaren kudeaketa demokratikorako bide orrien eta helburuen eskema edo patroi artikulatua osatzen hastea.
  • Inplikatutako pertsona edota taldeen helburu garrantzitsuak epe ertain batean bermatu, sostengatu eta hobetuko duen sistema adimentsu kolektiboa osatzen hastea. (Harremanen espazio sozialaren identifikazioa eta sorrera -kapital soziala eta giza kapitala-)
  • Kultura demokratikoan sakontzen lagunduko duen dinamika abian jartzea herritarren ahalmena eta erabakimena garatuz.
  • Dinamika parte-hartzaileak diseinatzerakoan eta prozesua gidatuko dituzten galderak definitzerakoan, intersekzioaren begirada aplikatzea.
  • Sistema komunitarioaren logikak ezagutzea eta sustatzea.

Metodologia

Hurbilketa markoa

Planteatutako helburuei erantzuteko, gaiaren trataera ardatz hauen inguruan egituratuko da:

  1. Bizikidetzaren ardatza: Identitate aniztasuna onartzetik, erreferentziazko marko partekatu baterako estrategia garapena.

Identitate kolektiboak

  • Gure lurraldea anitza da eta ugariak dira bere baitan existitzen diren identitateak.
  • Zailak dira definitzeko eta klasifikatzeko, baina mobilizazio soziala eta politikoa eragiteko gaitasun haundia dute.
  • Kultura elementuak identitate kolektiboaren faktore garrantzitsuak dira: herri identitate nagusi baten aurrean bereizten edo alderatzen direnak.

Bizikidetza

  • Identitate kolektibo desberdinak daudela onartzetik abiatzea.
  • Edozein identitate kolektibo edo herri sentimendua eremu publikoan eroso sentitzea etorkizuneko proiektu partekatua(k) eraikitzen.
  • Euskal eta erdal hiztunen arteko errespetutik abiatuta, euskara guztion ondasuna dela onartzera eta euskararen babesa eta sustapena etorkizuneko proiektu partekatua izateko bidea egitea.

Erreferentziazko markoa – proiektu partekatua

  • Etorkizuneko egitasmo partekatuen eraiketa pertenentzia sentimendu baterako bidea.
  • Herritartasun inklusiboago baterako kudeaketa: identitate zibikoaren garapena.

Kudeatzeko estrategia

  • Identitate aniztasuna saihestu ezineko gaia da lurralde eraiketa ikuspegi batetik.
  • Lurralde identitate bereizgarrien mantenuak esfortzu gehigarria eskatzen du: nagusi diren identitateek babes komertzial eta mediatikoaren ondorioz.
  • Bitartekaritza sistemek (hezkuntza eta komunikabideak) zeregin funtsezkoa izango dute.
  • Lurraldearen garapenerako eredugarritzat garatzea nahi den erreferentziazko markoa edozeinek sentitu behar du bere bizitza proiektua garatzeko markoa dela, etorkizuna eraikitzeko bide berritzailea dela.
  • Kudeatzeko estrategia egokia behar da: gerturatze ereduak eta prozedurazko alderdiak funtsezkoak izango dira.
  1. Kohesioaren ardatza: Estrategia horren garapenerako aniztasuna kohesio bidean jartzen.

Gizartearen aniztasuna eta kohesioa

  • Askotan aipatzen diren kontzeptuak, baina gutxitan definitzen direnak. Ezeri erreferentzia zehatzik ez egiteko arriskua.
  • Maila analitikoan arazoak sortzen dituzten kontzeptuak dira eta gizarte zientzietan ere oso eztabaidatuak direnak.
  • Baina balio sozial nabarmenak badira biak, gizarte mailan modu positiboan hartzen direnak.
  • Etorkizunari begira: garrantzitsua da gizartearen aniztasunari behatzea eta berau nola kohesio sozialarekin nola erlaziona daiteke aurreratze.
  • Gure kasuan: jendeen loturez hausnartzea eta elkarrekin loturarik ez duten talde isolatuen irudia alboratzea.

Kohesio soziala eta kapital soziala

  • Kohesio soziala kapital sozialaren ondorio gisa ulertzen dugu: kohesio soziala komunitatearekin lokarriak errazten dituzten sare sozialak egotearen ondorioa.
  • Adiera eta aldagai subjektiboek hartzen dute indarra: erreferentziazko marko kognitiboak edo narratibak.
  • Sareen konfiantza soziala sortzeko eta indartzeko duten gaitasuna nabarmenduko da.

Kohesio soziala eta lurraldearen dimentsioa

  • Nahiz eta eragiten gaituzten hain bat joera globalak izan, interakzioa(k), aniztasuna, desberdintasuna, ezberdinkeriak, gatazka, kohesioa, bizikidetza.. tokian, lurraldearen espazioan gauzatzen eta kudeatzen dira.
  • Hauek ulertzeko ezin dugu arreta gizabanakoan soilik jarri, ezinbestekoa da gizartean gizabanakoak taldeka direla ulertzea.
  • Lurraldearen kohesioa taldeen arteko akordioan oinarrituko da hein haundi batean.
  • Kohesiorako proiektu komunak eraiki ahal izateko, tokian jada existitzen diren taldeen arteko eremu komunetik abiatu beharra dago.
  1. Kultura demokratikoaren ardatza: Demokratizazioan sakontzea (ahalduntzea eta erabakimena)

Kohesioa helburu, kontuan hartzeko printzipio nagusi batzuk

  • Orden sozialaren eraikuntzan era aktiboan parte hartzeko gaitasuna eta komunitateak ongizate komuna auto-antolatzeko duen ahalmena.
  • Etorkizuna ez da orainaren jarraipena, baizik eta kudeatu beharreko ikusten ez ditugun arriskuak eta aukerak.

Gobernantza demokratikoan sakontzea

  • Erabaki-ahalmena sendotzea eta garatzea: pertsonak gai izan daitezen adostasun zabalak eraikitzeko eta saihestu ezin diren desadostasunak kudeatzeko.
  • Kultura demokratikoaren balioak (gardentasuna, informazioa, norbanakoaren erabakimena, elkarlana eta konpromisoa)sustatzeko ekimenak sustatzeko beharra.
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea eta adimen kolektiboa indartuko duen prozesu sozialak irekitzea.
  • Gobernantza eredu partekatuen eraiketa berrikuntza soziala bultzatzeko: kolektiboki adimenduak (ezagutza) eta ahaldunduak (demokrazia)
  • Erabaki estrategikoak modu kolaboratiboan garatzeko tresnen garapena: adituen, eragileen eta herritarron arteko elkarlanerako eremuak irekiz.

Intersekzioaren ikuspegia

  • Eskubideen erabilpenerako garrantzitsuak diren beste aniztasun motak kontuan: sexu orientazioa, genero, adina edo aniztasun funtzionala.
  • Nagusi den errealitate sozial baten aurrean definitzen direnak eta identitate kolektibo marko desberdinetan ekitate mailan eragiten dutenak.
  • Intersekzioaren begirada: Ahots guztiak entzunak izan daitezen bermatzeko, ezberdinkeriak identifikatzeko eta kolektibitate eta sareen botere harremanak identifikatzeko.

Bide orriak eta helburuen patroi artikulatu bat osatzeko

  • Komuna den horren kudeaketarako nahitako ekintza kolektiboa sortzea.
  • Harremanen eta interes ugaritasun testuinguru batean: eragile eta interes ugaritasun horrekin batera egiteko bidea irekitzea (prozesu soziala)

Oinarri metodologikoa

Zer lantzen dugun bezain garrantzitsua nola-ri garrantzi berezia emango zaio. Hurbilketa markoa modu koherentean garatzeko, parte-hartzean oinarritutako bidea da eskaintzen duguna.

Aniztasuna etorkizuneko lurralde proiektu propioaren elementu gisa onartzeak, bere kudeaketa etengabe berrikusten den politika dinamiko gisa ulertzetik dator, berrikuntzarako etengabeko ikasketa prozesua bihurtuz. Hala, planteatzen dugun gerturatze ereduaz bezain garrantzitsua, prozedurazko alderdia funtsezkoa izango da.

Arazo eta erronken konplexutasunari erantzuteko, funtsezkoa da inplikatutako agenteen ugaritasunarekin lan egitea eta elkarlanerako esparru batean inplikatzea lortzea.

Prozesu sozial berri baten irekiera gisa planteatzen da. Herritaren, eragileen eta diskurtsoen proiektuak eta interesak azaleratzeko modua hau dela ulertzen baitugu.

Ekintzak

Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratiko proiektuaren baitan horrela lan egingo dugu

Bi parte-hartze gune nagusi planteatzen ditugu:

  • Sarea GUNEA: Eragileen, teknikarien, komunitate ordezkarien eta agenteen sarea. Helburu eta interes desberdinen kudeaketa kolaboratiboa etorkizuneko erreferentziazko marko partekatua eraikitzeko.

Aplikazio eredua: GIZARTE FOROA

  • Komunitatea GUNEA: Ezagutza partekatzetik abiatuta (eragileak, adituak eta tokiko esperientziak) tokiko errealitateari erantzuteko bide orriak diseinatzera. Kultura demokratikoan sakontzen herritarren ahalmena eta erabakimena garatuz.

Aplikazio eredua: HERRITARREKIN ELKARLANEAN

Bi gune soziolinguistiko eta kultural desberdinak alderatzeko aukera izateko bi udalerrietan gauzatuko dira. Guneak zehaztuko dira udalekin kontrastea eta adostasuna lortzerakoan. Hemen aurkezten direnak apropos gisa aurreikusten direnak dira:

  • Berriozar
  • Tutera

Ekintzak eta kronograma

TALDE MOTORRA:

Funtzioak: Prozesuaren gidaritza. Prozesuaren zehar formulatu beharreko galderen definizioa. Jarraipen metodologikoa. Agenteen hasierako identifikazioa. Martxan dauden esperientzien jasoketa.

Osaketa: Udaletako teknikariak eta Nafarroako Gobernuko zuzendari edota teknikariak. Eusko Ikaskuntzako aditu taldea. Partehartuz ikerketa taldea (EHU). Nafarroako unibertsitateetako adituak.

DELPHI: Informazio bilketa

  • Eragileen eta inplikatutakoen sareen izaera ezagutzen hastea.
  • Marko kognitibo desberdinak ezagutzen hastea.
  • Helburu eta interes desberdinak ezagutzen hastea.
  • Saretik abiatuta inplikatutakoen identifikazioa zabaltzea (talde edota banako gakoen identifikazioa)
  • Gizarte Foroan aplikatzeko galderen identifikazioa 

GIZARTE FOROA:

Sarea Gunea Eragileen, teknikarien, komunitate ordezkarien eta agenteen sarea. Helburu eta interes desberdinen kudeaketa kolaboratiboa etorkizuneko erreferentziazko marko partekatua eraikitzeko.

  • Helburu eta interes desberdinak taldean garatzea.
  • Bide orrien eta helburuen eskema edo patroi artikulatua osatzen hastea
  • Inplikatutako pertsona edota taldeen helburu garrantzitsuak epe ertain batean bermatu, sostengatu eta hobetuko duen sistema adimentsu kolektiboa osatzen hastea.
  • Erreferentziazko markoa gidatuko duen argumentazioa modu kolaboratiboan finkatzen hastea.

Komunitatea GUNEA: Ezagutza partekatzetik abiatuta (eragileak, adituak eta tokiko esperientziak) tokiko errealitateari erantzuteko bide orriak diseinatzera. Kultura demokratikoan sakontzen herritarren ahalmena eta erabakimena garatuz.

  • Tokiko esperientzietatik abiatuta, esperimentaziorako lerroak identifikatzea.
  • Kultura demokratikoan sakontzen lagunduko duen dinamika abian jartzea herritarren ahalmena eta erabakimena garatuz.

HERRITARREKIN ELKARLANEAN (I): Berriozar

HERRITARREKIN ELKARLANEAN (II): Tutera

Emaitzen aurkezpen publikoa: Parte hartu dutenei egindakoa bueltatzea eta emaitzak gizarteratzea. Hurrengo pausuei begira jarri.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostutako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratiko proiektuaren baitan horrela lan egingo dugu

Kasu honetan tokian tokiko experientzietara joko dugu gazteen aniztasunaz baliatuz. Horretarako Soraluzeko udalerria aukeratu dugu eta bertan proiektu dinamiko eta parte-hartzaile bat garatzea aurreikusten dugu.

Udalarekin eta bertako eragileaekin herriaren gazteen aniztasunaren inguruko azterketa burutuko dugu (talde ezberdinen identifikazioa, gazteen behar eta bizipen ezberdinen kudeaketa) eta gazte anitzak proiektuaren gidaritzan eta ejekuzioan inplikatuko ditugu. Azken helburua, Nafarroako proiektuan bezala, tokiko esperientzietatik abiatuta, esperimentaziorako lerroak identifikatzea izango da. Horretaz gain, kultura demokratikoan sakontzen lagunduko duen dinamika abian jartzea herritarren ahalmena eta erabakimena garatuz, gazteen papera zentroan kokatuz eta gazteek duten indarraz baliatu Soraluze bezalako herri baten bizikidetza demokratikoa sustatzeko.


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz