Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua
Murgian jaio zen Luis Mari Goikoetxearen erronka ez da bat ere samurra. Gasteizko eliza-barrutiko goi agintaria denez gero, aurre egin behar die eliza katolikoak bizi dituen zailtasunei, eta besteak beste bokazioei dagokiena ez da txikiena. Bera jakitun da horretaz eta indar guztiekin ari da lanean etorkizuna argiagoa izan dakien.
Apaizgaitegiaren zentzua apaiz berrien promozioak prestatzean bilatu behar da. Amaitu ziren aspaldi ehundaka gazteren apaiz izateko bokazioak eta, ondorioz, eliza katolikoa krisia nabaritzen ari da zerbitzu erlijiosoen eskaintzan. Ez da iristen. Eguneko gizarte abaguneak ez dio laguntzen apaiz berrien agerpenari eta begi bistakoa da egoeraren larritasuna.
Hala ere, Goikoetxea errektorea ez da ezkorra, baina zuhurtasunez jokatu nahi du: “Ebangelioa egun bizitzea egokitu zaigu eta horretara mugatu behar gara, eta gaur diseinatzea zail ditugun profil ezezagunen bitartez antzeman behar dugu katolizismoaren etorkizuna. Mugitzen ari gareneko koordenada teologiko-pastoralen batzuk baliagarriak gertatuko zaizkigulakoan nago, eta iraunkorrak izango direla pentsatu nahi dut. Baina zuhur jokatu behar dugu, eta iratzar erlijiosoa —haur zein nagusiengan— tentuz zaindu beharko da. Bizi ari garen esperientziak bide horretatik segitzera animatzen gaituzte”
Eliza katolikoaren baitatik ia egunero ateratzen diren albiste askok ez dute elizarenganako gizartearen irudia hobesten. Vaticanoren sekretismoa gero eta protesta gehiago jasotzen du, laizismo gordinera ohitu den gizarteko hainbat sektoretatik. “Elizaren aldetik sortzen den komunikazioa oso konplikatua da eta azken denboretan ditugun albisteek —indarrak, itxuraz, maitasun eta elizarentzako zerbitzuarengatik borroka eginez— kezkatzeko motiboa ematen dute. Bada zerbait, inondik ere ongi kudeatzen ari ez dena, izan ere elizaren sinesgarritasuna printzatzen ari da”
Orokorrean krisi ekonomikoa astintzen ari denean, elizaren baitan alderantzizko efektua izango ote duen galdetu zaionean, epe laburreko formuletan ez duela sinesten argi utzi nahi izan du eta —historiako beste aldietan ez bezala— oraingo krisialdiak ez duela berez bokazioen susperketa ekarriko uste du. “Inguru desberdin baterako aldaketak galdera sakonak sorraraziko ditu. Eta pertsona askorengan usadioen aldaketa emango da, agian jarrera erlijiosoan eragina izan dezaketenak. Horrek ez du esan nahi gure gelak apaizgaiez beteko direnik. Baina bilakaerak aukera emango digu humanismoan hazteko. Gutxi ez dena”
Va a ser durísimo hacernos a la nueva situación, sobre todo para los jóvenes que han crecido en un mundo que ha resultado irreal. Estoy convencido que este recorrido hacia un entorno diferente va a suponer, para algunos, dar cabida a preguntas profundas. No soy tan inocente como para pensar que esto será el caso de todos. De ese cuestionamiento se derivarán en muchas personas cambios en los planteamientos sobre el sentido de la vida, que podrían desembocar en una toma de postura religiosa. Así ha sucedido en otras grandes crisis y podemos pensar que en la actual se producirá un efecto similar. Y no lo digo desde la esperanza de que inmediatamente aumente el número de seminaristas, sino porque creo que es algo necesario para que crezcamos en humanidad.
“Elizaren aldetik sortzen den komunikazioa oso konplikatua da eta azken denboretan ditugun albisteek —indarrak, itxuraz, maitasun eta elizarentzako zerbitzuarengatik borroka eginez— kezkatzeko motiboa ematen dute. Bada zerbait, inondik ere ongi kudeatzen ari ez dena, izan ere elizaren sinesgarritasuna printzatzen ari da.”
Euskal gotzain batek duela gutxi elizaren sekularizazioaz egindako kritikaren aurrean zein den bere erantzuna garbi dauka Gasteizko Apaizgaitegiko errektoreak: “Fenomeno sozio-kulturala da, hasieran —duela mende asko— Europan sortu zena. Ibilbide osasuntsua dugu, pertsona gizabanako gisa hartuta, hau da bere eskubideekin, gainerako gizartea menpean hartu nahi du eliza boterearen kontrolari balazta jartzeko. Estatuaren barruko botereen bereizketa bide horren zati bat da, laizismoa ulertzea izan denaren modukoa. Beste gauza bat da, estatuaren ulerkuntzako jarrera batzuk zaharkitu ote diren. Beharbada, espazio publikoaren aurkezpen berri batek, erlijiosoari ere aukera emanez, oreka berriak lortzen lagunduko liguke. Edozein fededunek, ameslari nostalgikoren bat salbuetsita, jakin badakite sekularizazioko prozesuak gure historia modu positiboan aldatzen lagundu duela, ebanjelioaren beraren dinamismoak ere eraginda. Eliza bera ere garatu da, askotan, bere kontraesanen barruan, izan ere hori guztia erakunde handien bilakaerako partea da”
Jainkoa eta erlijioaren bideetatik gizadiari ibilbide handia geratzen zaiolakoan dago Luis Mari Goikoetxea eta ez du itxaropena galdu nahi. Horregatik azpimarratzen du: “Oso osasuntsua da, “Jainkoa” modu berriz adierazteko erak etengabe bilatzea, bai gure kulturan eta baita historian ere. Berrikuntza gisa planteatu beharko dena, beti ere, gizadiak eta elizak elkarren ondoan betidanik ibili duten bidean atzera egin gabe. Horixe da formula” Luis Mari Goikoetxea (Murgia, 1947) Murgian (Araban) jaio zen 1947an. 1972an apaiz ordenatzen dute. 73tik 89ra arte Ekuadorren eta Perun egiten du bere ministerioa gizarteko talde marjinalekin eta Latin Amerikako ikasle gazteekin. 1989 – 1992 urte bitartetan Laudioko parrokian egon zen eta hurrengo 6 urteak Suitzan eman zituen Pax Romanako nazioarteko konsiliario. Gero, Amurrioko parrokoa eta 2003. urtean Gasteizko Kontziliar-Apaizgaitegiko Errektore izendatu zuten.