2017ko Manuel Lekuona Saria abian da

Sariak

2017/05/18

2017ko Manuel Lekuona Saria abian da

Dagoeneko 2017ko ediziora hautagaitzak aurkezteko epea zabalik da. Sariak Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra osoa (opera omnia) burutu duten pertsonei aitorpena egiten dio. 

Balio unibertsala, bizitzako ibilbidea, ekarpen adierazgarria Euskal Gizarte eta Kulturari egin izana eta bere obraren dibulgazioa dira sariaren balioespen-irizpideak.

Hautagaiak aurkeztea Lehendakaritza, Kontseilu Errektoreko kideak (gutxienez hiru), eta Eusko Ikaskuntzako bazkideen esku dago (gutxienez hamar). 

2014tik egin den bezala, hautagaitzak onartuta, bozketa epea zabalduko da, aurten uztailean zehar egingo dena, eta Euskal Komunitate Global guztiak parte hartu ahal izango du bertan. Azkenik, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritzak osatutako Epaimahai Instituzionalak eta zazpi erakunde erreferentek botoa emango dute beren aldetik.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai instituzionaleko botoekin.

Manuel Lekuona Sariak Euskal Herriko lurralde errealitate desberdinak islatzea bermatuko du Eusko Ikaskuntzak eta, gainera, emakumezko hautagaitzen aurkezpena sustatuko du.

2017. urteko edizioko proposamenak aurkezteko epea ekainaren 25ean amaituko da. Emaitza hurrengo udazkenean jakinaraziko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp