AEK-ren uda ikastaldiak Baionako egoitzan

Berri korporatiboak

2020/07/20

AEK-ren uda ikastaldiak Baionako egoitzan

Udan, segurtasun neurriak errespetatzeko gisan, uztailaren 6tik 10era AEK-ko ikastaldi bat egin zen Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan.

Euskara klaseak segurtasun osoz eramateko asmoz, astean zehar hamar bat ikasle joan ziren Baionako egoitzara klaseak segitzeko. Ikastaldiaren bukaeran, Eusko Ikaskuntzak Baiona hiriko bisita gidatua proposatu zien euskaraz, klaseetatik kanpo eta kaleak ezagutzeko asmoz, euskararen erabilera beti ere sustatuta.

Iban Régnier gidarekin Baionako bisita egin zen, hiriaren historia Erdi Arotik gaur arte ezagutzeko. Baionako Echaugettetik Pannecau zubira arte, hiriko xoko eder eta interesgarriak ikusteko aukera izan zuten : Port Neuf karrikako eskailera ederrak, zurezko etxeak eta Baionako katedrala ikusi zuten, ikasle zein irakasleek.

Eusko Ikaskuntzak Baionan duen egoitzan uztaileko azken bi asteetan AEK-ko ikastaldiei berriz harrera aurreikusita du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp