Onomastika historikoari eta bidaiei buruzko bi izenburu berri gehitu ditugu hil honetan gure liburutegira.
Asmo autobiografikorik gabe, Constanza Erkorekaren Relatos de Viajes (Caligrama Editorial) lanean egileak bizitako esperientziak eta fikziozko pasarteak uztartzen ditu, halaber, gure mundu liluragarria birebaluatzera gonbidatzen gaituzte kontakizunek, bertute eta akatsekin maitatzera. Eta harritzen duten parajeak deskubritzen dizkigu, ez direlako batzuetan imajinatzen ditugun bezalakoak. Dena bizipen, elkarrizketa, irudi eta pasadizoz zipriztindua.
Luis Mari Zaldua Etxabe bazkideak Antzinaroko euskal sustraiko jende izenak: Hegoaldea (Euskaltzaindia) argitaratu berri du, eta galdera honi erantzuten saiatuko da: izen berezien corpus urri batekin, iragan denboretako mintzaira baten nolakotasuna azal al daiteke? Banaka hartuta ere, hizkuntza-aztarnetan ageri diren ezaugarriak ez dira adierazle erabakigarria, eta ez dute hizkuntzaren izaera argi bereizteko irudi gardenik ematen; hala ere, oro har, argi pixka bat ematen diote Euskal Herriko eremu zabal batean aro aldaketan erabilitako euskarari —Akitaniako eta Ebroren arroko euskararen antzekoa—.
