Artxibogintzako profesionalen formakuntza jarraiarekin lanean dihardu eta 2017rako hainbat ikastaro prestatu ditu.
Artxibistika eta dokumentuen kudeaketara sarrera
Arlo profesional honetan formakuntza jaso nahi duen orok, oinarrizko ezagutzak jasoko ditu Joaquim Llamsó, Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendaria irakasle delarik.
Eduki digitalak eta sarbide irekia: Greenstone eta OJS
Ikastaro honetako helburu nagusia liburutegi eta aldizkari digitalak kudeatzeko software-ak ezagutarazi eta erabiltzen ikastea da.
Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak
Laugarren edizioa izango den ikastaro honetan, artxibo-dokumentu elektronikoen izaera, ingurunea eta epe luzera haiek kudeatu eta mantentzearekin lotutako premiak ulertzea da lortu nahi den helburua.
Informazio eta Komunikazio Teknologiak artxibozain eta informazioko beste profesionalentzat
Ikastaro honek, artxibozain eta informazio arloko beste profesionalei, IKT-ak lanbide dituzten profesionalen kontzeptu eta tekniketara hurbiltzea du helburu.
Elkarreragingarritasunaren Eskema NAzionalaren (EEN) hastapenak
Administrazio elektronikoa eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalaren inguruan prestakuntza asko eman da eta teoria ezaguna da; baina oraindik alderdi praktikoan sakondu beharra dago. Ikastaro honetan, ekoizpen- eta kontserbazio-sistemen arteko elkarreragingarritasuna txertatzeko modu praktikoa erakutsiko da eta, hain zuzen, horixe da ikastaro honen faktore bereizgarria.
Urtarrila-ekaina bitartean izango diren ikastaro hauetan guztietan, izen-ematea zabalik dago eta euren webgunetan osatu daiteke.