Proiektu honen bidez, belaunaldien arteko talde mistoak sortu nahi dira, hainbat arlotako gaitasunak lantzeko, hala nola: eraldaketa digitala enpresa-eremuan, negozio-ideia berriak sortzea, aukerak agertoki berrietan, etab.
Proiektuak mentorizazio-prozesu bat jasotzen du, komunitatean eta belaunaldi arteko ezagutza-sareen bidez balio-komunitate bat sortuz eta kudeaketa, antolaketa eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatuz.
Gaur egun, Ateneak 9 mentore eta 11 proiektu ekintzaile ditu, eta dagoeneko hasi dira mentorizazio lan saioak. Saio horien helburua laguntzarako, hazkunderako eta ikaskuntzaren transferentziarako gune bat izatea da. Helburu hori betetzeko, saio horiek hiru fasetan daude egituratuta. Lehenengoan, parte-hartzaileak elkarren artean aurkezten dira eta interes komunak bilatzen dituzte. Bigarren fasean, mentoreek aholkua eta irizpideak ematen dituzte, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Azkenik, hirugarren fasean, mentorizazio-saioetan bildutako ondorioak planteatzen dira.
Webgunean bi prestakuntza-pilula daude eskuragarri, entzute aktiboari eta proiektuan parte hartzearen kontzientziari buruzkoak.