Auzolana XXI. mendean: praktikan jartzea

Foroak eta mintegiak

2022/07/15

Auzolana XXI. mendean: praktikan jartzea

Eusko Ikaskuntzaren ‘Auzolangin(l)tza’ programak beste fase bat itxi du hil honetan, lekuan lekuko lanak eta prestakuntza-tailerrak antolatuz.

Eusko Ikaskuntzak, Tolomendik eta Huhezi Koop. E.k, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 2021ean, esperientzia berri bat jarri zuten abian Tolosaldean auzolanaren kulturaren inguruan, beste eremu batzuetara eta lurraldeko beste eskala batzuetara zabaltzeko hasierako urrats gisa: Auzolangin(l)tza izeneko proiektua.

Metodologia ireki, parte-hartzaile eta praktiko bati jarraituz, lanak lau fasetan egituratu dira. Lehenengoan, auzolan kontzeptua definitu zen euskal tradizioan eta gaur egungo errealitatean, bai eta elkarlaneko gobernantzarekin zituen loturak ere; eta bigarren fasean, auzotarren eta elkarlanen kulturaren zerbitzurako tresna gisa definitu ziren auzolanaren ahalmenak.

Ekainetik uztailera hirugarren fasea egin da eta, esperientzia praktiko baten bidez, auzolanaren kulturaren eraginkortasuna probatu da, herritarren eta gizarte zibilaren arteko jarrerak sustatuz. Horretarako, bi lan saio eta bi prestakuntza tailer egin dira. Batetik, auzolanean, ekainaren 18an eta 27an egin diren lanak Tolosako Dama Iturri ingurua eta Lizardiren monumentua “kontzienteki” garbitzea. Bestetik, uztailaren 1ean eta 15ean antolatutako bi tailer burutu dira, auzolanari eragiten dioten alderdi juridiko eta legalak jorratzeko eta kudeaketarekin, sozializazioarekin eta komunikazioarekin lotutako alderdiak lantzeko. Batean zein bestean, hitzaldiez gain, parte hartzeko dinamikak egin ziren.

Udatik bueltan, ‘Auzolangin(l)tza’ proiektuaren baitan jorratu diren gaiak eta irakaspen nagusiak gida praktiko batean bilduko dira, auzolanaren kultura zabaltzeko instrumentu praktiko bat sortuz.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp