Barandiaran Fundazioak webgunea estreinatu du

Berri korporatiboak

2022/06/13

Barandiaran Fundazioak webgunea estreinatu du

Barandiaranen izena eta lana zabaltzen laguntzeaz gainera, gaur egun Fundazioak egiten dituenak jendarteratzeko erramintak dakartza berarekin.

Funtsezko behar bati erantzuten dio berritzeak: Fundazioaren inguruko informazioa eskuragarriago egin guran itxuraldatu baita. Orain arteko informazioa atal ezberdinetan antolatu eta zenbait berritasun ere aurkezten dira. Garrantzitsuenen artean, Artxiboa deituriko atala, non Fundazioak digitalizatutako Barandiaranen artxiboaren katalogazioa online kontsulta daitekeen. Guztira 4.690 elementu jasotzen dira, eta bilaketa gaiaren, motaren zein urtearen arabera egin daiteke.

Argitalpenen txokoa  ere atondu da web berrian. Bildumaka sailkatuta, ikusgai daude orain arteko argitalpenak; liburuen eskariak ere webetik kudeatu daitezke. Eusko Folklore Urtekariaren kasuan, gainera, artikulu guztiak irakurgai daude, deskarga modura. Hori horrela, interesatuek 1921ean Barandiaranek berak sorturiko aldizkariaren orain arteko 55. zenbakien edukia eskura daukate.

Gainerako atalak honakoak dira: Fundazioa (Historia, Helburuak, Estatutuak, Patronatua, Prentsa, Fundatzaileak, Gardentasuna), Jose M. Barandiaran (Biografia, Bibliografia; Baliabide Pedagogikoak; Bideoteka; Artikulu eta elkarrizketak), Bekak, Berriak eta Harremanak dira.

Webera linka: http://www.barandiaranfundazioa.eus/eu/

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp