Foro hau Eusko Ikaskuntza Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Erronka demografikoaren gainean garatzen ari den proiektuaren baitan kokatzen da.
Ane Bustinduy-ren zuzendaritzapean, Eusko Ikaskuntza Etorkizuneko Foro parte-hartzaileak antolatzen ari da. Honela, azaroaren 22an Zumarragako Zelai-Arizti Kultur Etxean egin genuena orain arteko azkena.
Populazioaren zahartzearen gaineko proiekzioen arabera, modu jasanezinean haziko da gastua ekonomia aurreratuetan, eragingo duen gastu publikoaren kontrolik gabeko hazkundea bideratzen ez bada behintzat. Zahartzeak presio handia egingo du bereziki gastu publikoan, pentsio-gastuetan eta gastu soziosanitarioetan.
Orain arte ezagutu izan dugun pentsio-sistemak ezin izango dio egoera honi aurre egin. Zer egin dezakegu? Hobeto esanda, zer gaude egiteko prest ongizatea mantentzeko?
<iframe width="750" height="422" src="https://www.youtube.com/embed/2nv8TpfEyj8" frameborder="0" allow="autoplay; encrypted-media" allowfullscreen></iframe>
Egoera horren aurrean, bi ardatzen gainean hausnartu genuen:
- Bizialdia birpentsatzen: ekintzailetasuna adin nagusietan, bizialdi guztian zehar ikasten (LLL: Life-Long Learning), laguntasun eta elkarkidetza sareak…
- Norbanakoen ekarpenak: eskala txikiko neurriak, eragin handia ekar lezakete.
Ohikoa den bezala, partaidetza handia eta anitza izan genuen, bai jatorriz (Iparraldeko eta EAEko pertsonak egon bai ziren) baita lanbidez eta ikuspegiz (politikariak, sendagileak, jubilatuak, teknikariak, herritarrak, enpresariak…) ere.
Saioa Ane Bustinduy-ren hitzekin hasi zen, zeinek datuak eta gaian murgiltzeko hainbat argibide eman zituen. Jarraian, lan-taldeek euren ekarpenak egin zituzten egun osoan zehar. Emaitzak, laster egongo dira ikusgai, Eusko Ikaskuntzaren webgunean, bertan grabatutako bideoekin batera.