
Bileretan 10-12 pertsonako taldeak egingo dira. Gaiak identifikatzeko aurrez adierazitako irizpide horiekin proposamen eta ideiak azaldu, eztabaidatu eta, ahal den heinean, zehaztuko dira.
Horretarako, mahai bakoitzean dinamizatzaile bat izango da. Bere egitekoa, funtsean, ideiak batu, bozeramaile izan eta baterako saioan parte hartzea izango da. Eginkizun horretarako maiatzaren 5-20 bitartean izena ematen duten bazkideen artean egingo da izendapena (elebidunak behar dira).
Emaitza orokorrak azken bileran jasoko dira (Durango, ekainak 13). Bertan Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko ordezkariak izango dira. Horiek dagozkien bileretan ateratako ondorioak ekarriko dituzte. Berdin egingo da online bidez jasotako ekarpenekin ere.
Saioa une batez etengo da gaiak uztartu eta klusterizatzeko lana burutu ahal izateko. Hori dinamizatzaileen eta idazkaritza teknikoko ordezkarien ardura izango da. Prozesua erraztu eta arintzeko, euskarri informatikoak erabiliko dira. Emaitzak denbora errealean emango dira.
Behin gaiak uztartuta, parte-hartzaile bakoitzari fitxa bat emango zaio. Bertan hautatutako gaien puntuaketa egin eta horien garapenean parte hartzeko duen interesa adieraziko du.
Modu horretan, oinarri teoriko batzuk finkatuko dira. Hala, gerora, oinarri horietatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzako lantalde teknikoak azterketarako arlo eta taldeak zehaztuko ditu lehentasunen arabera, eta inplikatutako pertsona eta kolektiboen adostasunarekin.
Informazio gehiago:DENOK GAI. Zer da? Gaiak identifikatzea Partaidetza: nola, non eta noiz
