EFRES, Ekonomia sozialeko erakundeetan belaunaldien arteko erreleboa errazteko estrategiak

Berri korporatiboak

2025/11/19

EFRES, Ekonomia sozialeko erakundeetan belaunaldien arteko erreleboa errazteko estrategiak

EFRES, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Gaztela eta Leongo ekonomia sozialeko erakundeetan belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko irtenbide berritzaileak sustatzen dituen proiektua da.

Egitasmoa Impact Hub Donostiak eta Asmoz Fundazioak garatu dute, NBSCLIMATEren laguntzarekin eta Europar Batasuneko NextGenerationEUren finantzazioarekin.

EFRESek metodologia parte-hartzailea eta malgua proposatzen du, erakundeetan, lidergoen trantsizioa prestatzeko, helburu eta balio kooperatiboak indartzeko eta bokazio eraldatzailea duten gazteak eta emakumeak erakartzen laguntzeko asmoarekin.

Ekonomia sozialeko erakundeen erreleboa prozesu konplexua da, eta hausnarketa, plangintza eta konpromisoa eskatzen ditu. Bide horretan laguntzeko asmoz, alde batetik, gaia lantzeko lurralde arteko hainbat topaketa antolatu dira, bai Burgosen eta baita Gipuzkoan ere. Bestalde, sentsibilizaziorako materialak prestu eta webgune batetan denon eskura jarri dira. Material hauek podcast eta testu moduan prestatu dira norberak nahiago duen formatua aukeratu dezan. Azkenik, autodiagnostikorako tresna erraz bat diseinatu da; tresna honi esker, belaunaldi-erreleboari dagokionez, erakunde edo enpresa desberdinek izan ditzaketen indarguneak eta erronkak identifikatu daitezke.

Gaia landu nahi duen pertsona edo erakunde oro, prestatutako autodiagnostikoan parte hartzera gonbidatzen dugu. 7-10 minutu besterik ez ditu irauten, erantzunak konfidentzialak dira eta erakundea errelebo prozesu baten aurrean nola prestatu daitekeen ulertzen lagundu dezake.

https://labur.eus/qhxrspkz

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp