‘Eusko Ikusgayak’ 1920. urtean Manuel Mª de Ynchaustik filmatutako pelikulak aztertu ditu Emilio Xabier Dueñas bazkideak.
Manuel María de Ynchausti (1900-1961) Manilan jaio zen, euskal emigratzaileen familia batean. Eusko Ikaskuntzakoa izan zen 1923tik. Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuan “zinematografia-zintak inprimatzeko” egindako deiari erantzunez, hogeiko hamarkadan 35 mm-ko film kopuru zehaztugabea grabatu zuen dantza, ohitura, joko, kirol eta tipoei buruz. ‘Eusko Ikusgayak’ izenburupean, gaur egun kontserbatzen diren zortzi film laburrak dokumentalismo etnografikoaren pieza aitzindariak dira.
Emilio Xabier Dueñas bazkideak, euskal folkloreari, jaiei eta tradizioei buruzko lanen ikertzaile eta egileak, Ynchaustiren film-produkzio guztia bildu eta sakon aztertu du argitaratu berri diren hiru lanetan: artikulu luze bat, “La primera serie de documentales vascos. Ynchausti y sus «Eusko Ikusgayak»” Soinuberri. Herri Musika Bildumako 13. zenbakian argitaratu da; bereziki dantza-dokumentalei buruz, Dantzan.eus-en jasotako “1920ko hamarkadako dantza filmak, Intxaustiren filmazioak” lanean aritu da eta, hirugarrenik, Dantzariak aldizkariaren 67. zenbakian argitaratu du: “Ynchausti y sus «Eusko Ikusgayak». Danzas de hace un siglo”.
Euskal Herriko zinema etnografikoaren aitzindariari buruzko ekarpen garrantzitsua, zalantzarik gabe.