Berri korporatiboak

2013/02/15

Euskal Herriko industri aeronautiko eta espazialaren klusterrak dituen etorkizuneko erronken eta bilakaeraren errepasoa

El clúster de la industria aeronáutica y espacial del País Vasco: orígenes, evolución y trayectoria competitiva Amorebietako "Automotive Intelligence Center"en "El Cluster de la industria aeronáutica y espacial del País Vasco: orígenes, evolución y trayectoria competitiva" izenburuko txostena aurkeztu da. Bertan Orkestrako zuzendaria den Mari Jose Aranguren, Eusko Ikaskuntzako zuendaria den Arrate Arin, Jose Juez Heganeko zuzendaria eta azkenik, Jesús María Valdaliso Euskal Herriko Unibertsitateko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna egon ziren.

Lan honek aeronautika klusterraren historia errepasatzen du, 80. hamarkadan sortu zenetik gaur arte. Egun 38 enpresa, erakunde eta zentro espezializatuk osatzen dute HEGAN. Txosten honek klusterra aztertzen du arrakasta adibide bat bezala, 20 urtetako historiaren ondoren eta nahiz eta testuingurua aproposena ez izan, euskal ekonomiaren traktore nagusienetakoa bilakatu da, 1.400 milio eurotako fakturazioarekin eta munduan zehar zabaldurik dituzten ekoizpen zentroetan 11.000 lanpostu baino gehiago sortuz.

Orkestrako ikerketa zuzendaria den Mari Jose Arangurenek esandakoaren arabera "arrakastaren arrazoia materialen, egituren eta motorren ezagutzan datza, izan ere, kluster honetako enpresek hegazkinen fuselajerako piezak nahiz motorrerako piezak ekoizteko gaitasuna eta ezagutza baitute".

Bestalde, Eusko Ikaskuntzako zuendaria den Arrate Arinen hitzetan "Klusterren dinamika euskal ehun industrialaren ezaugarri bat izan da, kooperazioa eta jakin-min amankomunean oinarritzen dena, bakoitzaren interes partikularraren gainetik". Lankidetza kultura hau ezagutzera eman behar da eta ikuspuntu horretatik, Eusko Ikaskuntzak ikerketa lan hau babesten du eta batez ere bere difusioa ahalbidetuko du".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp