Euskal kulturaren transmisiorako programa

Proiektuak

2026/03/18

Euskal kulturaren transmisiorako programa

Eusko Ikaskuntzak programa berri bat jarri du abian, ikaskuntza esperientziala, parte-hartze komunitarioa eta kulturen arteko elkarrizketa uztartuko dituena.

Udaberri honetan hasiko dira Euskal Kulturaren Transmisioa programako lanak. Honen bidez, Eusko Ikaskuntzak gero eta anitzagoa den gizarte baten erronkei erantzuten lagundu nahi du, euskal kulturaren ezagutza, balorazioa eta bizipena sustatuz.

Euskal kulturaren funtsezko elementuen —hizkuntza, ondarea, artea, tradizioak eta bizimoduak— sarrera gisa diseinatuta, beste kultur testuinguru batzuetako ekarpenak ere jasoko dira. Ildo horretan, programak lehentasuna emango dio errotuta dauden migratzaileen eta haien familien parte-hartzeari, baita euskal kulturari buruz harreman eta ezagutza gutxi duten bertako herritarren parte-hartzeari ere.

Datozen asteetan hasiko diren lan-saioak bost fasetan egituratuko dira: Hasiera, Entzutea, Behaketa-Ikaskuntza, Ko-sorkuntza eta Ko-ebaluzioa. Parte-hartze tailerrak eta talde dinamikak egingo dira, kultur bisita gidatuak, kultur eragileekin topaketak eta erakundeetan murgiltzeko esperientzia praktikoak egongo dira.

Ondorioz, programaren oinarria metodologia parte-hartzailea, esperientziala eta kulturartekoa da, euskal kultura ondare bizi eta partekatu gisa ulertuz. Izan ere, helburua ez da soilik edukiak transmititzea, komunitatea eraikitzen lagunduko duten esperientzia partekatuak sortzea baizik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp