Euskara sustatzeko egitasmoa, Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Proiektuak

2025/06/04

Euskara sustatzeko egitasmoa, Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Nafarroako Parlamentuko talde politikoei eman zitzaien Euskararen Sustapenari buruzko ikerketaren berri.

Eusko Ikaskuntzak sustatua, Nafarroako Gobernua–Euskarabidearen laguntzarekin, Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta ikerketak Foru Erkidegoko errealitate soziolinguistikoa eta euskararen sustapenaren inguruan herritarren artean oihartzun handiena duten balioak hobeto ezagutzea ahalbidetu du.

Ikerketaren premisak izan ziren zorroztasun handiena aplikatzea, bertan Nafarroako gizartearen ahots guztiak jasotzea eta alde interesatuen arteko elkarrizketarako aukeretan sinestea.

Hala adierazi zuten Foru Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Batzordearen aurrean ikertzaile eta ikerketako zuzendari zientifiko diren Xabier Erize eta Carlos Vilchesek.

Ñabardurak ñabardura eta gaiari buruzko iritzi propioekin, Eusko Ikaskuntzak eta Euskarabideak egindako lana positiboki baloratu zuten Foru Ganberan ordezkatuta dauden bost taldeek, eta pozik agertu ziren ondorio berri eta eraikitzaileengatik, hizkuntzaren inguruan adostasuna bilatzera bultzatzen duten neurrian.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp