ARABA HELBURU Arabako Foru Aldundiak sustatutako egitasmo nagusia da, Araba lehiakorrago, erresilienteago, erreferentea eta sozialki zein lurraldeari dagokionez kohesionatuago baterako ibilbidea lantzeko helburuz.
Eusko Ikaskuntzak Arabako Foru Aldundiarekin daukan elkarlan estuaren baitan, ARABA HELBURU egitasmoan zabaldu berri den fasean modu aktiboan parte hartuko du erakundeak, lurraldearen erronka nagusien sakoneko hausnarketa partekatuaren eragile gakoetariko bat bezala.
Horretarako, ekimenaren testuinguruan sortuko diren erronka nagusien inguruko eztabaida-mahai anitzetan arabako bazkide zehatzen partaidetza bideratuko du, gogoeta kolektiboan bere ezagutza eta eskarmentutik ekarpena eginez.
Helburua, partaidetza-dinamiken bidez, eztabaida sakon bat egituratzea da, diagnostiko partekatu bat, ibilbide-orri batean eta lankidetzan oinarritutako ekimen-sorta batean oinarrituta. Finean, Aldundiaren beraren erabaki politikoak bideratuko dituen gida bat eta gobernu irekirako tresna bat artikulatzea.
ARABA HELBURUren inguruan informazio gehiago hemen.