Anjeles Iztueta eta Enrique Zuazua matematiken inguruan solasten dira. Zer dira eta nola ikasten den haren edertasun eta konplexutasuna, bere balio soziala, hala nola euskararekin duten harremana. Hori guztia Solasaldiak atalean ikusi zein irakur daiteke.
“Zenbaki konplexuek badituzte bi zati, erreala eta imajinarioa. Errealitatean ere aurrera pausuak emateko beti erabili behar dugu errealismoa eta imajinazioa”.
Anjeles Iztueta Azkue
Tolosan jaioa.
Matematika Zientzietan lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean.
1977tik 1982ra Estatistika eta Matematikakoirakaslea EHUn eta Deustun.
1982tik 1988ra Metodologia Arduraduna Eustat-en.
1989tik 1991raIkerketa Plangintza eta Dokumentazio arduraduna Emakunden.
1999an Gizarte Gaietarako Sailburuordea.
2001an, lehen, Justizia, Enplegu eta eta Gizarte Gaietako Sailburua eta gero 2001tik 2005arte Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
Egun Metodologia, Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen arloko arduraduna EUSTATen, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ordea Arabatik eta Innobasque-ko Zuzendaritza Batzordekoa.
Enrique Zuazua Iriondo
Eibarren jaioa.
Matematikaria.
Basque Center for Applied Mathematics. (BCAM)eko lehen zuzendari zientifikoa eta sortzailea (2008an sortu zen).
Academia Europaea-ko kidea.
Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC)finantziatutako “DYCON: Dynamic Control” ikerketa taldearen buru DeustoTech DeustoUnibertsitateko Laborategian.
Madrileko Unibertsitate Autonomako(UAM) Matematika Aplikaturako Katedraduna.
2006 Euskadi Saria jaso zuen.
2007an Julio Rey Pastor saria eman zioten.
Sari guztiez gain, MatematikaAplikatuaren arloan, Munduko hainbat tokitakoikertzaileekin elkarlanean aritzeko aukera du, hainbat ikasle gazteren lana zuzenduz.
enzuazua.net
paginaspersonales.deusto.es/enrique.zuazua