Eusko Ikaskuntzaren bazkideak, erakundearen altxorra

Gure bazkideak

2023/01/25

Eusko Ikaskuntzaren bazkideak, erakundearen altxorra

2022an abian jarri zuen "Bazkideen partaidetza sustatzeko ekintza plana" bete izan ditu finkatutako lan-lerro eta helburu guztiak eta 2023ra begira beste lerro berriak abiatzea aurreikusten du.

Eusko Ikaskuntzaren balio handiena erakundea osatzen duten bazkideak dira zalantzarik gabe. Eurak hobeto ezagutzeko eta beraiekiko komunikazioa eta harremana hobetzeko xedez, 2021ean galdeketa bat luzatu zitzaien. Jasotako emaitza desberdinen artean inkestak argi agertzen zuen %65ek ez zutela parte hartu erakundeak antolatuko jardueretan azken 2 urteetan. Bestetik, %41ak ez zeukan argi nola parte har zezakeen Eusko Ikaskuntzaren jardueretan. Baina, aldi berean, parte aktiboagoa izateko gogoa nabarmena zen bazkideen artean, izan ere, 5etik 3,4k hala azaltzen zuten. 

Hori dela eta, Komunikazio Batzordean Bazkideen Partaidetza sustatzeko plan bat landu zen parte hartzeko aukera berriak eta zabalagoak diseinatuz eta 2022an abian jarri zen.

Eskaintza hura inplikazio mailaren arabera bereizteko 3 profil irudikatu ziren (jakinda ere, edozeinek adierazi dezakela profil bat momentu zehatz batean baina gero aldatu daitekeena):


Zirimiri

Aukera gutxi dituzten bazkideekin edo dedikazio edo konpromiso oso handia eskaini nahi ez edo ezin duten profilak dira.

3 ekintza mota martxan jarri dira 2022an: 

  1. “Erresonantzia-kaxa” sare sozialetan: 73 e-mail mezuetan, 16 ekimenen traolaren berri eman da
  2. “Erresonantzia-kaxa” komunikabideetan: 16 iritzi-artikulu komunikabideetan 21 egileek sinatuta
  3. Eusko Ikaskuntzak kudeatutako iritzi-artikuluak bazkideekin aurre-partekatzea: 2 proiektu nagusiekin lotutako iritzi-artikuluak partekatuta


Ikuslea

Antolatzen ditugun ekintzetara joan eta entzule gisa eroso sentitzen diren profilak (pandemiaren ostean aurrez aurreko ekimenak berreskuratzea eskatu zen).

Ildo honen barruan, beste 3 ekintza landu dira 2022an:

  1. Batzar Nagusia, ekitaldi esklusiboa: 51 bazkide Batzar Nagusian eta 38 ez-ohiko deialdian. Batzarrean 6 bazkideen aurkezpena eta musika saio berezia
  2. Hitzaldi eta solasaldietan parte hartzea sustatzea: 313 bazkidek parte hartze zuzena, hots, partaideen a
  3. Bazkideekin topaketak: 5 saio eta 86 pertsonen parte hartzea


Eraikitzailea

Konpromiso edo inplikazio maila altua bilatzen duten profilak dira. Parte-hartzea ulertzen dutenak eraikuntza edo hazkuntza lan gisa.

Talde honi zuzenduta, beste 3 ekintza jaso dira 2022an:

  1. Proiektuen kudeaketa zientifiko eta operatiboan parte hartzea: 48 bazkide proiektuen talde eragileetan 
  2. Auñamendi entziklopediako informazioa aberasteko kanpaina: 47 ahots (100.000 hitz ingururekin) berrikusi eta itzuli dira
  3. Ordezkaritzak, lankidetzan gabiltzan Euskal Herriko beste erakundeekin: 15 erakundeen erabaki edo aholku gunetan ordezkariak

2023ra begira, aurreko lerro guztiekin jarraitzeaz gain, ondoko ekintza-lerroak lantzea aurreikusten da:

  1. Maratoia sare sozialetan (zirimiri)
  2. Bazkideen iritzia (zirimiri)
  3. Online kanala partaidetza bideratu eta informazioa emateko (zirimiri)
  4. Udako Ikastaroak (ikuslea)
  5. Herri Txikien Akademia eta Trantsizioen Akademia (eraikitzailea)  
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp