José Luis Larrearen sarrera-hitzaldiak lagunduta, gogoetari ekin zitzaion egun ezagutzaren inguruan zer ulertu eta sortzen denarekin. Helburua, Euskal gizarteak "ezagutzaren gizartea" erronkari nola erantzun izan zen.
Uztailaren 4ean egin zen "Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea" proiektuko uda aurretiko azken foroa. Aurreko foroetan azaldu den moduan, proiektua Euskal Herriko leku ezberdinetan eta gai anitzei buruz jarduten da.
Jardunaldi interesgarri honetara bertaratutakoen artean, ohikoa den bezala, aniztasuna nagusitu zen, bai lanbide edo interesei begira, bai eta jatorri geografikoari dagokionez ere. Izan ere, Pariseko L’Atelier des jours à venir (gizartearen ahalduntzerako erakundea, ikerketa eta gogoeta egitasmoetan oinarrituta) erakundeak ordezkari bat bidali zuen forora.
Honako honetan, José Luis Larrearen sarrera-hitzaldiaren ondoren, talde-dinamikari ekin zitzaion, partaideak bi taldetan banatuak eta dinamizatzaile biren laguntzaz.
Gaiaren lanketa hiru ardatzen inguruan planteatu zen, egun osoaren zehar:
- Sakonki: ezagutza eta informazioaren arteko diferentzia (prozesu kognitiboak). Informazio eta ezagutzaren arteko lotura dinamikoak, Ikaskuntza prozesuak (irudipen mentalen papera). Beraz, ezagutza-gizartea: zer?
- Ezagutzaren dinamikak: Nola elaboratzen den, Nola "balidatzen" den, Nola trukatzen den, Nola ikasten den, Nola "kontserbatzen den, Nola hedatzen den.
- Nola egin beharko du Euskal gizarteak "ezagutzaren gizartea" den erronka honi erantzuteko. Zer ikasketa prozesuak lehenetsi behar diren? Nola antolatu eragile edota dispositiboak.
Foroa, guztiz arrakastatsua izan zen eta landutakoa interesgarria eta aberasgarria. Izan ere, uda ostean Baionan foro honen jarraipena egiteko asmoa partaide guztiek txalotu eta berretsi zuten.
Laster, lan-saioaren emaitzak eskuragarri izango dira.